03 Maiatza
2004

Telendro lehiaketaren lehen asaltoa irabazi du Aurkik

Astebetean 3200 emaitza, eta euskaldunak nagusi denen aurretik!

Gaur eguerdian zen Telendro lehiaketaren lehen sprint-a. Eta Aurkiko Telendro euskaldunak irabazi du! Eskerrik asko lagundu diguten denei.


...ta segi aurrera

Bidalketa: luistxo (09:37) | Permalink | Erantzunak (0) | Aipuak (trackback) (0)
28 Apirila
2004

Aurki ezazu Telendro bat Googlen!

Hau da Telendro orria, Aurki-n kokatu duguna lehiaketa bat irabazteko. Lehiaketa jarri du abian Dirson-ek, Google-ri buruzko gaztelaniazko albistegi primerakoak. Telendro hitza Googleko bilaketa batean nork lehena jarri, hark irabazi.


...ta segi aurrera

Bidalketa: luistxo (06:32) | Permalink
27 Apirila
2004

San Ignuzioren etorrera Bilbora



Richard Stallman ikusi eta entzun nuen atzo, Josulagunen Unibertsitateko
paraninfoan, Deustun. Hitzaldiaz eta galde-erantzunez gain, show-arentzako
tartea ere egon zen, nola ez. Santu-irudiz margotutako paraninfo
jesuitikoan, San Ignazioaren begiradapean, tunika eta aureola atera eta
jantzi zituen, bere ere santua zela adierazteko, San Ignuzio. Irudian
bezala, baina argi izpirik irten barik.

Emacs-eko elizaren fedea erakutsi zigun, santuak bai baina jainkorik ez
duen eliza, eta gure ordenagailuak bedeinkatu zituen. Guk ere badugu santu
izateko aukerarik, baina horretarako, zorrotzak eta puruak izan behar dugu,
eta lehenengo eta behin, exorzismoa egin behar dugu gure ordenagailuetan:
programa pribatibo oro kendu behar dugu gure makinetatik...

Goizean Ciberart-eko ekitaldian egon zen Richard Stallman, GNU sistemaren
sortzaile eta software librearen guru nagusia. Arratsaldez, e-Ghost
Deustuko talde librearen antolakuntza militanteak gonbidatuta, Deustuko
paraninfoan. Han ikusi genuen lagun askok.

Gaztelaniaz mintzatu zen Richard. Software librearen kontzeptura eta
sorkuntzara nolatan eta zergatik iritsi zen kontatu zigun. Bere
"biografian" http://www.oreilly.com/openbook/freedom/ idatzita dauden
datuak dira, Xerox inprimagailuarekin gertatu zitzaiona eta...

Nik apunte batzuk hartu nituen hitzaldian. Horra ideia batzuk:

- Esaten digute lagun bati zerbaiten kopia ematea pirata izatea dela.
Laguntzea eta untziak armaz abordatzea, gauza bera direla. Ez da egia.

- Kolaborazioaren bidez, software modu demokratikoan garatzen da. Ez
bozketa bidez, baina erabakiak erabakien gainean elikatzen dira, eta
azkenean erabaki soziala gailentzen da.

- Softwarearen askatasunez gain, beste askatasun batzuk badaude munduan,
eta ezin dira programatzen defenditu, zeuk defenditu behar dituzu.
Espainian Zapaterok aukera du orain M-11-ren ondoren, askatasun
murrizketarik ez ezarri eta erantzun positiboa eman ahal izateko (noski,
Stallmanek espainol gisa tratatu gintuen Deustuko paraninfoan geundenok,
Massachussetsen gutaz duten ikuspegi geo-politikoaren etorri zen, eta
haretxekin joango zen, diot nik).

- Bere mugimendu eta ideiek, softwaregintzan dute eragina, eta eduki
libreetan beharbada... baina hortik kanpora (galdera egin zion batek, ea
globalizazio politiko-ekonomikoaren aurrean berea iraultza aldarria ote
zen... baina Stallmanek ez zion baietz esan).

- Lehentasuna behar dugu, hemen eta orain, Europako software patenteen
auzian esku hartu.

- Software-ideia patentatzen badira, lan informatikoa mina-zelaia igarotzea
bezala izango da. Ez dugu jakingo, lerro bat idaztean, noiz zapaltzen dugun
ideia bat ala ez.

- Patente informatikoak, ez dira injinerutzakoak bezala. Injinerutzan,
materia fisikoarekin borrokan, urrats bat ematea gauza zaila da, eta osagai
gutxi izaten du aurrerakuntza patentatu batek. Informatikan, softwareak
milaka edo milioka lerro ditu, eta "software ideia" bat egitea erraza da,
lerro pare bateko kontua da, ez da materiaren kontra egin beharreko
aurrerakuntza bat. Gainera, software produktu batean ehundaka ideia egon
daitezke, era horretakoak. Tresna eraginkorragoak egiteko balio dezale
injinerutza fisikoko patenteak, baina patenteek softwarean programa
eraginkorrak galerazi eta zaildu egiten dituzte. Gainera, patente
"fisikoak" enpresak dituzte helburu, eta ez dute erabiltzailearen gainean
errestrikziorik ezartzen: autoak parte patentatu asko ditu, baina tuning
egitea ez zaio inongo erabiltzaileri galerazten. Softwarearekin,
patentearen mugak erabiltzaileari ere ezartzen zaizkio (autoaren adibide
hau ez zuen Richardek esan, baina uste dut balio duela Stallmanek esan
ziguna ikusarazteko).



Bidalketa: moblog (03:17) | Permalink | Erantzunak (0) | Aipuak (trackback) (0)
23 Apirila
2004

Mondegreen fenomenoa

Mendigurenek kontatzen digu 'Mondegreen' fenomenoaren adibide bat
Eibartarrak zerrendan:
>... eta
>abesti batean bazen kontu nire ustez harrigarri bat: "Nuevayortikan"
>ez-dakit-nora esaten zuen halako batean. "Nuevayortikan" hori ondo egokitzen
>zen neurriz, baina pentsaeraz eta erreferentziaz arraroegia zen
>Larraagarengan. Grabazioa berriz entzuteko esan nion nire lankideari,
>entzun genuen, eta azkenean konturatu ginen "Fuenmayortikan" esaten zuela
>(Errioxako herri bat).
Kantu baten letra aldrebes entzuteko daukagun abilezia. Hori da Mondegreen
bat, ingelesez behintzat.
Hemen, batek Bob Dylan-en bat kontatzen du, The ants are my friends..
http://phrases.shu.ac.uk/meanings/352450.html
Neure seme Peru jeniala da holakoetan. Iaz abesten zuen:
- Andre Maria, siempre sers ma.
eta aurten:
- Tubera, tubera!
RRV-aren denboretan, nik Bilbon entzundakoak:
- Eh, cho!, que te he dicho que no! (Hertzainak)
- Cristo en Barrencalle, cristo en Barrencalle (Jotakie, Kriston burrundaye)
Nik ikastolan umetan egiten nuena:
- Munduaren aurrean, bisontia saldu (Munduaren aurrean gizonki azaldu,
Pantxoa eta Peio, Aitorren hizkuntz zaharra)
Mondegreenak oso itsaskorrak dira. Buruan sartu zaigunean hori esaten
diharduela, horixe entzuten dugu behin eta berriro. Harik eta jakiten dugun
arte, zein den letra benetakoa: une horretatik aurrera, letra zuzena
entzuten dugu, eta galdetzen diogu gure buruari nola zitekeen aurrekoa gure
burutik pasa. Izan ere, Steven Pinker hizkuntzalariari irakurria diot,
mekanismo kuriosoren bategatik, Mondegreenetan entzundakoak ez dira izaten,
normalean, kantarekin bat etor daitezkeen esaldiak, ateraldi zentzugabeak
baizik.
Luistxo


Bidalketa: moblog (06:11) | Permalink | Erantzunak (0) | Aipuak (trackback) (0)
22 Apirila
2004

Artea(ga) da Euskadi

Zumalde, El Cabra. Arteagan ETAren museoa ireki omen duena. Etarra edo
jeltzale edo nik-zer-dakit heterodoxo samarra beti... Erdaraz, "como una
cabra" esango liokete askok.
Nonbait, hau eta bere taldea izan ziren duela 40 bat urte Durangaldean
Garaira sartu eta herritxo hori okupatu/liberatu zutenak. Ba, hara,
Mendiguren gure zerrendakideak anekdota horrekin antzerkitxo bat idatzi
zuen: Garai(a) da Euskadi.
Zera da koxka: inoiz izan da Euskadi askaturik? Ba orduantxe izango zen,
Garai, territorio liberatua, Euzkadi independentearen ametsa, sei orduz
bada ere, egia bihurturik. Errepublika labur horren bizipen esperpentikoa
da Mendigurenek idatzitakoa.
Aipatu nahi nuen hau, bihar Liburuaren Eguna izanik, promozio giro jator
honetan segitzeko. Viva Cervantes y su instituto.
Portzierto, erakusketa hori "Artean" dagoela... Herri horren euskarazko
izena Arteaga da, Artea idaztea Maltza edo Agia idaztea bezainbestekoa da
(Udalak izen ofizial hori aukeratu arren). Herri izendegia:
http://www.euskaltzaindia.net/eoda/index.asp?hizkuntza=eu&onoma=herriak


Bidalketa: moblog (07:28) | Permalink | Erantzunak (0) | Aipuak (trackback) (0)

Plazido Mujikaren hiztegia

Plazido Mujikaren hiztegiari kritikak Eibartarrak zerrendan. Asierrek:
Hiztegigintzan (bizitzan moduan) badagoz kantidadezaliak eta
kalidadezaliak. Mujika lehenengo taldekua da. Beran helburua, hiztegi
potolua eittia. Zehaztasun faltia, adiera okerrak... bardin jako. Ederra
aldia Azkuekin: Kantidadia bai, baia kalidadezkua eta zehatza.
Amatiok:
Nik beti esan izan juat Mujikaren altxorraz egoki
eta zuzen baliatzeko euskera asko jakin bihar dala. Biltegi galanta dok
baia ez jok euskaldunbarrixari zalantzak argitzeko balixo. Dana dala,
argitaratu zan (hire aitxitxan dirulaguntzaz) denporan ez jeguan beste
aukerarik. Kriston biharra, sekulako bonbazua izan zuan. Nik
kazetari hasibarri moduan bisitau najuan bere Loiolako gelan eta ikustekua
zuan gizon txiki-txiki ha millaka edo milloika fitxan artian.
Egunkarian nenbilenean gure hizkuntza arduraduna, Patxi Petrirena, hiztegi
honen oso aldekoa zen. Hizkera mediatikoko egunero sortzen diren jiro,
topiko eta forma berriei erantzuteko orduan, ideiak emateko oso ontzat
jotzen zuen Mujika. Kantidadea ondo etortzen da batzuetan.
- Misil bat noraino iristen da? "alcance" begiratu eta 30 bat forma bai.
Irispen horietako bat. Egunkarian 'irismen' erabiltzen hasi ginen.
Teknohizkeran ideiak hartzeko ere balio zezakeen.
- "enlace" begiratu, eta lotura, esteka eta beste dozena bat, hor, aukeran.
- "preferencia" begiratu, eta beste ideia mordoa.
- "pestaa" begiratu, eta adiera bat da "saliente en el borde": B, Erlatz.
Pestaa bat Interneten, elementu grafiko ezagun bat da. Ikusi
http://www.amazon.com eta atal nagusiak bereizten dituzten lotura grafikoak
(Welcome, Books, Music...), goian, horiek dira "pestaak" gaztelaniaz.
Ingelesez TAB esaten zaie, eta euskaraz, Mozilla nabigatzailea erabiltzen
dugunok, bederen, 'fitxa' esaten ikasi dugu.
Luistxo


Bidalketa: moblog (01:47) | Permalink | Erantzunak (0) | Aipuak (trackback) (0)

Ni cedro, ni cerdo, dio gure ulemak

Copyrightari uko egin diot, hala nola musulmanak txerrikiari.
Euskal Idazleen Elkarteko bazkidetza utzi dut, harekin lotutako CEDRO egile
eskubideen "vigilante" retrogradoekin loturarik ez izateko. (
http://www.cedro.org ) . Ni cedro, ni cerdo, dio gure ulemak.
Aitortza osoa izan dadin, zehaztu behar dut, baja eman aurretik CEDROtik
nonbait tokatzen zitzaizkidan 23 euroen likidazioa agindu niela, eta bidali
zidatela txekea etxera. Baita nik hura kobratu ere, Banco de Santanderren.
Paradisurako bidea hartu aurretik, plazer terrenal txikitxo bat
gorputzarentzat. Horixe izan da. Mohammed Attak ere, 40 birjinekin elkartu
aurreko asteetan vodka katxarroak hartzen zituen Floridako tabernetan.


Bidalketa: moblog (01:47) | Permalink | Erantzunak (0) | Aipuak (trackback) (0)
20 Apirila
2004

Bilbao Exhibition Centre (BEC) eta "gure euskara"

Atzo zabaldu zuten Bilbaoko erakustazoka berria, Bilbao Exhibition Centre (BEC). Juan Jose Ibarretxe lehendakariak zera esplikatu zigun irekiera ekitaldian: "Gure euskal identitatea, gure euskara, gure produktuak, munduko plazan ipintzeko", horretarako izango da BEC.

Beharbada, euskaraz jarri izan baliote izena... Baina bestela, zaila egiten zait sinestea horretarako, "gure euskara" zabaltzeko, izango denik BEC


...ta segi aurrera

Bidalketa: luistxo (04:49) | Permalink | Erantzunak (0) | Aipuak (trackback) (0)

Richard Stallman, azkenean doan

Apirilak 26, 2004, Bilbon eta Leioan

Richard Stallman, azkenean Bilbon apirilaren 26an, doan. Deustuko unibertsitateko e.Ghost-ekoek marabillak egin behar izan dituzte Ciber-Art-ekoekin gauzak adosteko, baina hor doa informazio ofiziala, argitaratu daitekeen bezala.


...ta segi aurrera

Bidalketa: luistxo (03:02) | Permalink | Erantzunak (0) | Aipuak (trackback) (0)
19 Apirila
2004

Arrain-Zope

Zope web aplikazio zerbitzariaren inguruan, zopetista euskaldunen zerrenda

Zope web aplikazioen zerbitzariaz jarduteko posta-zerrenda euskalduna da Arrain-Zope. Zopetista euskaldunen bilgunea izan dadila Arrain-zope.


...ta segi aurrera

Bidalketa: luistxo (06:15) | Permalink | Erantzunak (0) | Aipuak (trackback) (0)

Andoni eta Ixiarren ezkontza



Andoni eta Ixiarren ezkontzan... Ez nintzan izan argazki kolektibuan, eta
kamara dijitala eruatia be ahaztu. Eskerrak Patxi akordau zan, eta
harenakin hau etara genduan.




Bidalketa: moblog (01:58) | Permalink | Erantzunak (0) | Aipuak (trackback) (0)
16 Apirila
2004

Nafarroako metal-forjako mafia, Oteiza eta Marlborough

Ramon Joaquinen komandoaren hariari jarraiki

Oteizaren museotik San Kristobal izeneko brontze bat ostu dute. Eta diote, gainera, bere azken eskultura horiek ez direla denak benetakoak. Extra! Extra! Apasionantea. Hau guztia Miguel Laboaren eta Ramon Joaquinen komandoaren kasuarekin dago lotuta duda barik.


...ta segi aurrera

Bidalketa: luistxo (14:37) | Permalink | Erantzunak (0) | Aipuak (trackback) (0)

Miguel Laboa eta Ramon Joaquinen komandoa

Txantxazko mezu bat dabil atzodanik zirkulatzen Interneten. Miguel Laboa
delako batek, Iturengo arotz batek eta beste batzuek osatutako komando bat
atxilotu duela Poliziak, Garzon epailearen aginduz. Ba, aizuek: jendeak
sinetsi! Elkar argitaletxera deika eta deika ari omen dira gaur berria
konfirmatu guran.


Hauxe da, atzodanik, hortik zehar ikusi izan dugun mezu elektronikoa:



Otro ataque contra la cultura vasca

Atencin! El juez Garzn acaba de poner en marcha otra operacin policial
contra la cultura vasca. Concretamente ha expedido una orden de detencin
contra varios miembros del mundo de la msica y la cultura euskaldun. Hay
que hacer algo! Esta es la informacin de agencias:


Operacin policial en el Pas Vasco y Navarra / Agencias


El dispositivo policial trata en estos momentos de localizar en la
localidad navarra de Ituren a Ramn Joaqun Sumbil Tellechea, y en
Estella
a Jorge de Riezu, mientras que en Guipzcoa, se busca en San Sebastin a
Miguel Laboa Mancisidor, los tres integrantes que segn fuentes
policiales
constituiran el ncleo del comando que ha perpetrado una "ekintza"
contra
intereses religiosos y culturales navarros. A Ramn Joaqun Sumbil
Tellechea, de profesin carpintero, se le acusa de haber cometido el robo
de una obra de bronce y su manipulacin con el objetivo de transformarlo
en un artefacto de gran estruendo acstico. Se trata de una figura
religiosa que representa a San Cristbal, obra de un importante artista
espaol y que habra sido sustrado en un museo navarro el pasado
domingo,
11 de abril.


La investigacin policial parti de la documentacin incautada en la
operacin que dirigi el 23 de enero de 2001 el juez Baltasar Garzn
contra la editorial Zabaltzen. El exhaustivo anlisis de esa
documentacin
ha dado sus frutos ya que entre diversos materiales relacionados con
Miguel Laboa Mancisidor se ha encontrado un detallado plan para sustraer
una pieza fundida en bronce y titulada San Cristbal. En esta
documentacin se citaba expresamente a Ramn Joaqun Sumbil Tellechea
como
encargado de ejecutar la operacin. Segn fuentes policiales la
documentacin se encontraba escrita en vascuence antiguo y en verso
lo que
ha dificultado su desciframiento. En el se dice literalmente "Carpintero
de Ituren, Ramn Joaqun, estas enfadado, porque hemos sabido, que ningn
Santo se puede fiar de ti, has fundido a San Cristbal para hacer
campanas"


Gure ustez, mezuaren nondik norakoa erraz samar kaptatzeko modukoa da.
Baina, nonbait, ez dago hain argi denentzat. Eta euskaldun askori ere
sakatu diote honekin.


Elkar argitaletxeko Xabier Mendiguren editoreak dioenez, tabarra edarra
ari dira jasotzen gaur kontu honekin. Halaxe kontatu du Eibartarrak
zerrendan, mezu publiko batean:



Atzo hemen plazaratu ziguten mezua, Ramn Joaqun, Miguel Laboa eta Jorge de
Riezuk osaturiko komandoa atxilotu zutenekoa, gaur ikaragarri ari omen da
zabaltzen. Elkar disketxera deitu eta deitu ari dira hainbat
komunikabidetatik, berria ziurtatzeko, erreakzioak jasotzeko, iritzia
galdetzeko... Erdaldunak direnean, tira, baina euskaldun dexentek sinetsi
dute nonbait, eta hori barregarria baino gehiago iruditu zait negargarria:
nola gure erreferentziekin egindako txiste bati antzemateko gauza ere ez
garen (erdaraz idatzita egon arren).


Bidalketa: moblog (07:10) | Permalink | Erantzunak (0) | Aipuak (trackback) (0)
15 Apirila
2004

Bergara-udala.org, porno

Bergara.es erosi zuen Bergarako Udalak, Bergara-udala.org ez zutelako
gehiago nahi, eta Bergara.net IZFEk bahitua zuelako.
Orain, Bergara-udala.org kadukatzen utzi du Udalak, eta pornografo batek
okupatu du, itxura batean Marbellatik.
http://www.bergara-udala.org
Sustaturako notizia "mamitsua": Bergarako Udala .es domeinu espainolera
pasatu da, eta bere domeinu zaharra pornoak okupatu du. Baina ez dut uste
Sustatun aterako dugunik/dutenik... Nire blog pertsonalean ager bedi, eta
hor konpon.


Bidalketa: moblog (04:07) | Permalink | Erantzunak (0) | Aipuak (trackback) (0)

[eibar] Kontrola

Imanoltxu Trebiño eibarnautak historixa hau kontau da Eibartarrak zerrendan
Apirilak 12 dituenean, Aste Santuko astelehena, iluntzeko 20:45,
Bilbotik Gasteizera doian autopistaren lehen peajea pasa eta berrogei
metrotara...


...ta segi aurrera
Bidalketa: moblog (01:20) | Permalink | Erantzunak (0) | Aipuak (trackback) (0)
14 Apirila
2004

e-administrazioa zer den benetan

Zelako enpeinua dakan administraziuak, gitxien gitxien eittia gustatzen
jakuna, pagatzia, ein daigun Internetetik.
>Ordainagiriak eta isunak Internet bidez ordaindu daitezke
>
>Dagoeneko, donostiarrek Internet bidez ordaindu ditzakete isunak eta
>ordainagiriak. Horretarako, Udalaren web orrian sartu behar da eta Zure
>Udaletxea aukeran On line ordainketa lotura aurki daiteke. Egun osoan
>zehar martxan egongo den zerbitzuak bai txartel bidez zein on line banku
>bidez ordaintzeko aukera ematen du. Sistema hori erabili ahal izateko
>Udalak adostutako kreditu txartelen jabe izatea eskatzen da edo bestela
>proiektuarekin bat egin duten bi banketxeetakoren baten erabiltzaile
>izatea (Kutxa eta Banco Guipuzcoano ).
>
>- El Ayuntamiento estrena un sistema para pagar recibos y multas a travs
>de Internet El Diario Vasco
Hori izango da, bai, e-administrazioa...
Bittartian, ikusi http://www.donostia.org/ eta topau, Udal zerbitzuen
telefonorik hor. Ea inork suerterik dakan.


Bidalketa: moblog (02:34) | Permalink | Erantzunak (0) | Aipuak (trackback) (0)

Aberri Eguna: Gora Microsoft!

Euskal politikagintza MS Word-en zuloengatik ipurdi bistan

Zerk bateratzen ditu Aberri Eguneko konbokatzaileak? Microsoft Word-ek. Ekitaldi edo asmo bateratuak konbokatzeko gauza ez gara, baina komunikatu bat zabaldu behar bada, zaude ziur, Microsoft Word-ekin egin eta banatuko dela. Berria-k dauzka bilduta bere orri nagusian.


...ta segi aurrera

Bidalketa: luistxo (02:20) | Permalink | Erantzunak (0) | Aipuak (trackback) (0)

SpyMac, GMail eta norberaren edukietan bilatzeko aukera

Dick Turpinek abisatzen digu Sustatun (http://www.sustatu.com/1081889635)
SpyMac zerbitzuak eskaintzen duela jada GMail-en gauza bera, Giga 1eko
e-posta kontu bat.
Dick-ek dioenez:
> ... Gainera, SpyMac-ek bilaketa sistema bat du, mezuak aztertzeko.
Hor dago koxka, nire ustez. Bilaketa sistema bat, gauza bat da, eta beste
bat Googleren bilaketa sistema, eta azken hori da, nire ustez, GMail-en
balio posible handiena erabiltzailearentzat.
Yahoo bilatzaileen gerran buru-belarri sartu da, eta laster dator gudu
honetara Microsoft ere (MSN), baina aldi berean, Googlek atzean utzi ditu,
bilatzaileekin promesak egin bai, baina bilaketa ganorazkorik ez dietelako
eskaintzen beren erabiltzaileei: Yahoo Mail edo Hotmailek ez dute
bilaketarik, eta Yahoo Groups-ekoa negargarria da.
Erabiltzaileari material propioan bilaketak eskaintzea, hor dago bataila
honetako koxketako bat.
Ni oraindik nire Google-lokalaren zain nago. Nire PC-ko edukietan bilaketak
azkar egingo dizkidan zerbaiten zain. Posta zaharrarentzako (eta
berriarentzako), esperantza dut GMail-ek balioko didala. Ikusiko dugu.


Bidalketa: moblog (02:08) | Permalink | Erantzunak (0) | Aipuak (trackback) (0)
13 Apirila
2004

zalantza dialektologikuak

Asier Sarasua eibarnautak dittuan zalantza terminologiko batzuen inguruan.
>Eibarko euskerian inguruan zalantza batzuk daukaraz, eta ia danon artian
>zeozer argittu geinkian.
>Zelan esaten dozuez honek?
>
>Temprano: goiz / goix / goizao / goixo (hoy se ha despertado temprano)
Neuk be Amation moduan, esango nuke desberdinak dirala goixo eta goizao
>Mes: hill / hillabete / hille (enero es el mes ms fro)
Hille. Hillerik hotzena. Baina 'hillabete' be bai (hillebete, akaso?),
astebete esaten dan moduan.
>Hacer: egin / ein / ei / i
ei. Txikillanak dio 'e', baina nik hori ezin neike siistu :-)
>Alegre (mugatuan): alegria / alegeria / alaia / alaixa (es una persona muy
>alegre)
alaixa,
eta gainera: anaia, junixo, julixo, komunixo, demonio/demonixo...
Luistxo


Bidalketa: moblog (23:43) | Permalink | Erantzunak (0) | Aipuak (trackback) (0)