22 Apirila
2004

Plazido Mujikaren hiztegia

Plazido Mujikaren hiztegiari kritikak Eibartarrak zerrendan. Asierrek:
Hiztegigintzan (bizitzan moduan) badagoz kantidadezaliak eta
kalidadezaliak. Mujika lehenengo taldekua da. Beran helburua, hiztegi
potolua eittia. Zehaztasun faltia, adiera okerrak... bardin jako. Ederra
aldia Azkuekin: Kantidadia bai, baia kalidadezkua eta zehatza.
Amatiok:
Nik beti esan izan juat Mujikaren altxorraz egoki
eta zuzen baliatzeko euskera asko jakin bihar dala. Biltegi galanta dok
baia ez jok euskaldunbarrixari zalantzak argitzeko balixo. Dana dala,
argitaratu zan (hire aitxitxan dirulaguntzaz) denporan ez jeguan beste
aukerarik. Kriston biharra, sekulako bonbazua izan zuan. Nik
kazetari hasibarri moduan bisitau najuan bere Loiolako gelan eta ikustekua
zuan gizon txiki-txiki ha millaka edo milloika fitxan artian.
Egunkarian nenbilenean gure hizkuntza arduraduna, Patxi Petrirena, hiztegi
honen oso aldekoa zen. Hizkera mediatikoko egunero sortzen diren jiro,
topiko eta forma berriei erantzuteko orduan, ideiak emateko oso ontzat
jotzen zuen Mujika. Kantidadea ondo etortzen da batzuetan.
- Misil bat noraino iristen da? "alcance" begiratu eta 30 bat forma bai.
Irispen horietako bat. Egunkarian 'irismen' erabiltzen hasi ginen.
Teknohizkeran ideiak hartzeko ere balio zezakeen.
- "enlace" begiratu, eta lotura, esteka eta beste dozena bat, hor, aukeran.
- "preferencia" begiratu, eta beste ideia mordoa.
- "pestaa" begiratu, eta adiera bat da "saliente en el borde": B, Erlatz.
Pestaa bat Interneten, elementu grafiko ezagun bat da. Ikusi
http://www.amazon.com eta atal nagusiak bereizten dituzten lotura grafikoak
(Welcome, Books, Music...), goian, horiek dira "pestaak" gaztelaniaz.
Ingelesez TAB esaten zaie, eta euskaraz, Mozilla nabigatzailea erabiltzen
dugunok, bederen, 'fitxa' esaten ikasi dugu.
Luistxo


Bidalketa: moblog (01:47) | Permalink | Erantzunak (0) | Aipuak (trackback) (0)
Comments
There is no comment.
Trackbacks
Hona bidali aipuen trackback erreferentziak:


There is no trackback.
Erantzun