03 Maiatza
2004

Telendro lehiaketaren lehen asaltoa irabazi du Aurkik

Astebetean 3200 emaitza, eta euskaldunak nagusi denen aurretik!

Gaur eguerdian zen Telendro lehiaketaren lehen sprint-a. Eta Aurkiko Telendro euskaldunak irabazi du! Eskerrik asko lagundu diguten denei.


Esku inozente batek erabaki du, asteburuan guk jarritako mezuari, lotura bat eskainiz erantzun zutenen artean, nori egokitu saria. Tatxan, tatxan, and the winner is... Joseba Etxarri, Euskalkultura.com-eko webmasterra! Zorionak Joseba, jarriko gara kontaktuan zurekin, ea nola pasatzen dizugun Google-ren Gmail web-posta zerbitzuan kontu bat izateko aukera hori.

Eskerrik asko lehiaketan parte hartzen lagundu diguzueonoi. Garaipen partzial honen berri, Dirson antolatzailearen gunean. Lehen asaltoa izan da hau. Lehiaketa benetakoa irailean da. Ordura arte lehen postuan jarraitzea, zaila dago. Baina, batek daki!

Edozein modutan, hasierako boom honek zer nolako eboluzioa izango duen, ez dago argi. Lehen astean, 3000 telendro baino gehiago sarean, eta geurea lehena!

Nonbait, ingelesez eta frantsesez egin izan dira horrelako lehiaketak. Frantsesez mangeur de cicogne (zikoina-jale!) terminoarekin proposatu izan da lehiaketa, eta ingelesez, sigla batekin, SERPS.

Blog-spamaren edo asperdura eta ahanzturaren bidea hartuko ote du Dirson-en telendro lehiaketak? Geroak esango du.

Bidalketa: luistxo (09:37) | Permalink | Erantzunak (0) | Aipuak (trackback) (0)
Comments
There is no comment.
Trackbacks
Hona bidali aipuen trackback erreferentziak:


There is no trackback.
Erantzun