22 Martxoa
2004

Pentsakizun batzuk hauteskundeen ostean

Pentsakizun batzuk.

  • ETAren beharra, benetako premia, zeinek zeukan argi dago. Beste inork ETA behar ote duen ez dakit.
  • Otegik-eta gertatua sarraskitzat jotzea mugen kontua dakarkit gogora. Amatioren jefeari antzeko zerbait irakurri diot eta ez naiz orijinala, hortaz, baina nik ere esango dut. 200 igeltsero-seme hiltzea astakeria da, baina igeltsero-seme bat Ermuan hiltzea onargarria nonbait. Langile etorkinak hiltzea astakeria da, baina Jose Mari Korta bezalako enpresario bat hiltzea ez. Tarte horretan, non ez dakit, badago mugaren bat.
  • Soberanismoak ez du errazago orain. Zailago du orain. PPk gehiengo absolutoarekin irabazi balu, katalanak bazihoazten Espainiatik kanpora, eta akaso gu ere bai. Orain, geratzea tokatzen da, "kontenporizatzea", paktismoa.
  • Udalbiltzakoak, Iaki Uria, eskandaluzko kasu hauek argitu beharko dira, askatu beharko dituzte, diot nik... Esperantza apur bat badut: iluso hutsa ere izan naiteke.
  • Debekatutako ezker abertzalea Aralar baino gehiago da. Dexente gehiago.
  • PRISAn zer gertatzen da? El Pais eta Cadena SER, desberdin ibili dira...
  • Berriz gertatu daiteke Madrilgoa. Metroan, edozein tokitan, Printzearen ezkontzaren bezperetan, edo ondoren. Suizidekin, errazago. Operazio konplikatua antolatu zuten beren burua "ez gastatzeko", erabaki kontziente horrekin: munizioa gorde dute berriz jotzeko.
  • Asteburuan Euskal Herrian bi lagunek hil beharrik ez zeukaten. Negargarria.
  • Aznarrek enbidia ederra izango dio Arzalluzek erretiratzean utzi duen gomutari.
  • Zapaterok inutil samarra dirudi. Hauteskundeak galtzeko ahalegin handiak egiten ari zen, Carod kasua edo bere promesa estupidoak nola manejatu zituen ikustea besterik ez, edo antiterrorismoan PPri egiten zion segizio itsuan. Gizon hori gaur beste gizon bat da?
  • Pasta Ya-koak laster birziklatuko direla esango nuke. Ez diote utziko presio talde izateari. Ez Mayor Orejaren akolito moduan, baina bai, hor, Rojorekin, Bonorekin, tokatzen denarekin... Rosa Diez jubilatuko da, eta Isabel Celaa ez.


Bidalketa: luistxo (07:26) | Permalink | Erantzunak (0) | Aipuak (trackback) (0)

Luistxoren Blog pertsonala

Hemen dago. Nire blog pertsonala.
https://manterola.org/familia/luistxo/blog/
esperimentoak egiten inauguratu dut gaur, eta joango naiz pixkanaka
elikatzen. Blog eleanitz bihurtu nahi dut, baina oraingoz ez dago ezta
euskaldundua ere. Eibartarrak, Patera, Sustatu eta beste zerrenda eta toki
batzuetara egiten ditudan kontribuzio batzuk biltzen joango naiz hor.
Bloggintzako kontu batzuekin esperiementatzen dihardut. Batetik, moblog bat
da, e-posta mezu bat bidaliz elikatu dezaket bog-a. Trackback aukera ere
badu erreferentziak gurutzatzeko jendearekin, eta horri esker Danimarkako
tipo batek erantzun dit...
Beste helburu bat epe labur/ertainera:
Eibartarrak zerrendaren eta Eibar.org gunearen eboluzio fase bat edo.
Zerrenda oso bizirik daukagu, eta laster beteko ditu 6 urte. Eibar.org erdi
hila dago, eta berregituraketa asmo batzuk ere erdi ahaztuta... Webgintzan
aurrerapausu bat egiteko aukera egon daiteke Blog-gintzaren unibertso berri
honekin. Bueno, ikusiko dugu. Garik gaur Sustatun eman duen erreferentzia,
beste mezu batean aipatu dudana, abiapuntu interesgarri bat izan daiteke:
http://www.sustatu.com/1078930682
http://www.bloglines.com/public/euskaraz
Luistxo


Bidalketa: Eibartarrak zerrenda (08:52) | Permalink | Erantzunak (0) | Aipuak (trackback) (0)
23 Martxoa
2004

hausnarketa eguna EHUn

Nik uste dut Kazetaritza fakultatean (Gizarte zientzien etc etc
fakultatean) ere hausnartuko dutela batzuek, kazetaritza euskaldunaren
formakuntza panorama aldatzera datorren notizia honekin...
>HUHEZIk Informazioa eta Komunikazioa eskainiko du
>
>Bidaltzailea: HUHEZI
>
>Datorren ikasturtetik aurrera, Mondragon Unibertsitatearen Humanitate eta
>Hezkuntza Zientzien Fakultateak (HUHEZI) eskainiko ditu ikasketa berriak:
>Informazioa eta Komunikazioa. 2006-2007tik aurrera, berriz, hasiko da
>eskaintzen Ikus-entzunezko Komunikazioa, bigarren mailako lizentzia moduan.
>
>Osorik irakurri edo erantzuteko: http://www.sustatu.com/1079992808


Bidalketa: Eibartarrak zerrenda (02:13) | Permalink | Erantzunak (0) | Aipuak (trackback) (0)
24 Martxoa
2004

Kirola eta euskara Interneten

Josune Bereziartu, Joseba Etxeberria...

Atzo sinatu zuten konpromisoren bat Kontseiluak eta kirol talde zenbaitek (informazioa Berrian ). Besteak beste, nabarmendu du Kontseiluak ahaleginak egin dituztela klubek euskararen normalizazioaren bidean "beren webguneetan".

Klub edo enpresa hauetako jendea egon omen ziren: Athletic Club, Real Sociedad, Aspe, Bera-Bera rugby taldea, Baskonia, Euskaltel-Euskadi, CD Bidasoa, Bilbao Basket, SDS Eibar eta CD Amurrio.

Kluben ondoren, orain, ea kirolariei ere tokatzen zaien. Hor ditugu, adibidez, Joseba Etxeberria eta Josune Bereziartu, biak webgunearekin, biak puntu-com propioarekin, eta biak gaztelania hutsez:

  • www.josebaetxeberria.com
  • www.josunebereziartu.com


Bidalketa: luistxo (00:37) | Permalink | Erantzunak (0) | Aipuak (trackback) (0)
29 Martxoa
2004

Larry Trask hil da

Andolin Eguzkitzaren galeraren ondoren, beste euskalari aipagarri bat ere hil zen joan den astean: Larry Trask profesorea. Interneten urte batzuk daramatzagunok ondo gogoratzen dugu Trask, Basque-L zerrendaren garaietatik. Euskararen historian eta, oro har, hizkuntzalarintzaren alorrean, lehen mailako ikerlaria zen Trask.


...ta segi aurrera

Bidalketa: luistxo (00:18) | Permalink | Erantzunak (0) | Aipuak (trackback) (0)

Larry Trask vs. Naberan, Lizarduikoa eta enparauak

Trask. Bere posizioa eta ezagutzaren maila zein den jakiteko, bere
webgunetik ohartxo bat itzultzen saiatuko naiz.
***^*******
Mesedez, izan kontuan: ez dut kontu hauen inguruan ezer entzun nahi:
- Euskara honako zerbaitekin erlazionatuta dagoela frogatzen duen zure
azken froga (Iberikoa, Etruskoa, Piktoa, Sumeriera, Minoikoa, Tibetera,
Istmoko Zapotekoa, Martzianoa).
- Euskara dela giltza sekretuak jakintza alor hauen argipenerako: Ogam
inskripzikoak, Phaistosko diskoa, Pazko Uharteko zeinuak, Egiptotarren
Hilen Liburua, Kabala, Nostradamusen profeziak, zure PC-aren instrukzioak,
New Yorkeko Burtsako mugimenduak.
- Euskara dela gizateriaren jatorrizko hizkuntza, Atlantida galduaren
hizkeraren ondorengoa, Antartikako zibilizazioaren hizkuntza joana, Proxima
Centauriko bisitarien froga argia.
Benetan, aurkikuntza akademiko hauen inguruan ez dut ezer jakin nahi.
************************
Alegia, Josu Naberan eta Martinez Ilargikoarekin eta euskararen zibilizazio
primigenioaren teoriekin zerikusi handirik ez. Euskaldunon antzinatean
begirada benetako bat botatzeko, eskuratu, arren, Larryren History of Basque.
Larry Trask hizkuntzalari eta euskaltzain urgazlea hil dela-eta informazio
gehiago: http://www.sustatu.com/1080546255


Bidalketa: moblog (23:40) | Permalink | Erantzunak (0) | Aipuak (trackback) (0)
31 Martxoa
2004

Alfontso Martinez Lizarduikoa

Ni beti gizon honi barrezka, Martinez Ilargikoa esaten (Eibartarrak
zerrendan-eta)... Trask-en heriotza
dela-eta azkenengoz. Bada, hara zer jaso dudan oraintxe:
http://www.sustatu.com/1080740260
Alfontso Martinez Lizarduikoa atxilotu dute
Berria egunkariko edizio digitalean ageri denez, gaur goizean Donostian
atxilotu dute kalez jantzitako bi poliziak. Gaiak argitaletxeko arduraduna,
EHUko irakaslea eta idazlea da Martinez Lizarduikoa. Gaiak argitaletxearen
atarian atxilotu dute.


Bidalketa: moblog (07:39) | Permalink | Erantzunak (0) | Aipuak (trackback) (0)