22 Apirila
2004

Artea(ga) da Euskadi

Zumalde, El Cabra. Arteagan ETAren museoa ireki omen duena. Etarra edo
jeltzale edo nik-zer-dakit heterodoxo samarra beti... Erdaraz, "como una
cabra" esango liokete askok.
Nonbait, hau eta bere taldea izan ziren duela 40 bat urte Durangaldean
Garaira sartu eta herritxo hori okupatu/liberatu zutenak. Ba, hara,
Mendiguren gure zerrendakideak anekdota horrekin antzerkitxo bat idatzi
zuen: Garai(a) da Euskadi.
Zera da koxka: inoiz izan da Euskadi askaturik? Ba orduantxe izango zen,
Garai, territorio liberatua, Euzkadi independentearen ametsa, sei orduz
bada ere, egia bihurturik. Errepublika labur horren bizipen esperpentikoa
da Mendigurenek idatzitakoa.
Aipatu nahi nuen hau, bihar Liburuaren Eguna izanik, promozio giro jator
honetan segitzeko. Viva Cervantes y su instituto.
Portzierto, erakusketa hori "Artean" dagoela... Herri horren euskarazko
izena Arteaga da, Artea idaztea Maltza edo Agia idaztea bezainbestekoa da
(Udalak izen ofizial hori aukeratu arren). Herri izendegia:
http://www.euskaltzaindia.net/eoda/index.asp?hizkuntza=eu&onoma=herriak


Bidalketa: moblog (07:28) | Permalink | Erantzunak (0) | Aipuak (trackback) (0)
Comments
There is no comment.
Trackbacks
Hona bidali aipuen trackback erreferentziak:


There is no trackback.
Erantzun