19 Apirila
2004

Arrain-Zope

Zope web aplikazio zerbitzariaren inguruan, zopetista euskaldunen zerrenda

Zope web aplikazioen zerbitzariaz jarduteko posta-zerrenda euskalduna da Arrain-Zope. Zopetista euskaldunen bilgunea izan dadila Arrain-zope.


Sortzailea neu naiz, Luistxo Fernandez, CodeSyntax enpresakoa, baina espero dut zerrenda hau ez lotzea Codesyntax-ekin. Hasierako partehartzaile zerrendan, ezagutzen ditudan zopetista batzuk apuntatu ditut, eta batzuk dira nire enpresakoak, eta beste batzuk, ez. CS-koak ere, enpresaz kanpoko saltsetan ibiltzen gara Zope-rekin.

Hasierako harpidedunak:

Besterik ezagutzen baduzue hortik, mesedez gonbidatu parte-hartzera.

Printzipioz, zerrenda honela konfiguratu dut:

  1. izen-emate librea
  2. parte-hartze moderatugabea
  3. ataxmenik ez
  4. artxibo irekiak, publikoak
    http://es.groups.yahoo.com/group/arrain-zope/messages

Konfigurazioaz beste zehaztapenik balu inork, mesedez esan.

Lehen puntuari dagokionez, zera pentsatu dut, zerrenda-kide berri bakoitzari aurkezteko eskatzea. Nahi duenak egingo du, nahi ez duenak, ez. Moderatzaile gisa, hala ere, izen-emate berri bakoitzaren oharra jasoko dut, eta zein apuntatu den publiko egingo dut, zerrendara mezua bidaliz eta aurkezteko eskatuz.

Gaiak:

Bidalketa: luistxo (06:15) | Permalink | Erantzunak (0) | Aipuak (trackback) (0)
Comments
There is no comment.
Trackbacks
Hona bidali aipuen trackback erreferentziak:


There is no trackback.
Erantzun