15 Apirila
2004

[eibar] Kontrola

Imanoltxu Trebiño eibarnautak historixa hau kontau da Eibartarrak zerrendan
Apirilak 12 dituenean, Aste Santuko astelehena, iluntzeko 20:45,
Bilbotik Gasteizera doian autopistaren lehen peajea pasa eta berrogei
metrotara...



Aitatutako une eta toki horretan gertatutakoa kontatzera noia, ahalik
eta fidelen erregistratuz han pasatu zena.
Astelehen Santua Basaurin pasa dot, andriaren gurasoen etxean eta
arratsaldea nahiko aurreratuta zeuanian bertan utzi dot umea eta bera
Gasteizera joateko hurrengo egunian biharra egin behar dot eta.
Kotxea hartu, betiko bidea egin, Arrigorriagatik autopistara,
autopistan aurrera, lehenengo peajean tiketa hartu, pasa eta kontrol bat
dagoela ikusten dot, guardia zibil batek albo batera joateko agintzen
desta, "Valla por Dios!" pentsatzen dot. Nire bizitzan pasatzen doten
lehenengo kontrola, honezkero sekulan ez jatan tokau. Esaten destan tokira
jun eta bertan beste kotxe bat dagoela ikusten dot, Arabako matrikulakoa
eta atzeko kristalan Hala Bedi irratiko propagandako pegatina bat,
ikurriñaren bat, eta Asturiaseko beste pegata bat daka. Taka! konturatzen
naiz nik EUS matrikula bi ditudala ikurrintxo txiki batekin, EAk zabaldu
zituenen antzekoa honek Corte Inglesian erositakoak eta Egunkariaren pegata
bat. Bale, badakigu zergatik gelditu gaittuen.
Gelditzen naiz, dokumentaziñoa eskatzen deste eta eroaten dabe.
Aurrekuak pareja gazte bat dira, euren artean berriketan, maleterua zabaldu
eragiten detse, nabarmena da kanpinez edo joan direla, nik neuk be ikusten
dotelako maleterua halako trastez beterik daukela, eta, gaitzerdi, miaketa
oso azalekua izan da.
Orduantxe konturatzen naiz, kopilotuaren jarlekuan Oier Gorosabelek
idatzi zeban Bidai aluzinantearen testua dakat, inprimituta, Basaurira,
Bidebietara, joan nintzen aurrekoan eroan neban eta gaur konturatu naiz
mesillan zeuala, itxuria ahaztuta utzi neban eta amaginarrebak, edo bertan
diñuen lez, amaixak, ikusi egingo zeban eta txukun-txukun gorde eustan. Oin
kopilotuaren jarlekuan dago.
Aurreko parejiakin berba egiten dot apurtxo bat, neskia arduratuta
dago haxix txinaren bat edo harrapau detselako -¡Jodé! Pero si aquí todo el
mundo fuma!- Pixka bat barre egiten dot.
- ¿Su residencia es la que aparece en la documentación?
- Mire...
- Eh!, sin mirar el documento!
Azalpenak emon bihar, ez dala nirea, nire gurasoena, baina ez dala bez
nire gurasoen oingua...
Guardia zibil gazte bat dakat galdezka, nire bizitza kontau behar, non
bizi naizen, zertan nebilen Basaurin, non bihar egiten doten... Kotxearen
azaleko miaketa bat egiten dau, maleterua zabaltzeko...
Gorosabelen testua topatu dau, bistan-bistan zeuan. Eroaten dau beste
guardia zibil batzuengana, etortzen da berriro eta galdetzen desta testuak
zer diñoan, eta kontatzen detsat.
- ¿Quienes son estas dos personas?
Gorosabelen testuan, gainean, eskuz idatzita nakan: "Bidai Aluzinantea
/ Oier Gorosabel". Neure letria beti izan da nahiko ulergaitza eta berak ez
daka ideiarik pez euskaraz. Esplikatzen detsat: "Esto es el título, éste es
el autor..."
- ¿Porqué aparece aquí Valdemoro?
Klaro euskaraz ez daka ideiarik pez baina lehenengo horrixan
"Urjentxixazko egutegixa" agertzen denez eta eguneroko informaziño horrek
goialdian datatuta dagozenez ikusi dau errepikatuta dagoela "Valdemoroko
espetxia...", "Aranjuezeko espetxia...", eta Valdemoro eta Aranjuez eta
horrek bai adittu dittu. Testua azaldu behar, zer kontatzen daben, zein dan
Oier Gorosabel, espetxietan bizi izandakoa kontatzen dabela...
- ¿Ha participado usted en alguna manifestación?
Hori legala dela, ez dotela parte hartu ez dakit zenbat urtetan,
azkena Gasteizen aiuntamentuak hizkuntza eredua aldatu gura izan zebanian
haurtzaindegietan, "evidentemente no para mejorar la situación del euskara"...
Hurrengo galderia: Nondik atera doten testua, zer harreman doten
egilearekin.
Eta orduan Eibartarrak zerrendarena argitu behar.
- ¿Es una lista del entorno? (sic-sic-sic-sic)
Ni harrituta:
- ¿Qué entorno?
- El entorno abertzale
- En este país son abertzales el 60%
- No sé de qué país hablas, porque país, el único país aquí es España
- Evidentemente hablo de este país, el País Vasco, País - Vasco, País
Eta hor liatzen gara, berarentzat Euskal Herria, País Vasco, ez da
"País" bat, "unas provincias" baino.
- Bueno, son del entorno?
- Pues si hablamos de abertzales, sí.
- Vale.
Eta libreta txiki-txiki batean apuntatzen dau.
Gero zehazten detsat, ordurako tonu haserrean, berak "tú ya sabes lo
que te pregunto!", nik "pues entre lo que tú me preguntas y lo que dices
que yo sé que preguntas pero que no preguntas hay una diferencia abismal!"
- Y qué lista es esa?
Eta datuak ematen zerrendaren gainean, zerrendaren izena, zeintzuk
osatzen dugun, jeneralean: "un grupo de eibarreses aficicionados a las
nuevas tecnologías"...
Oier Gorosabelen testuaren gaineko eta bere pertsonaren gaineko datu
gehiago, zelan detenidu zeben, zelan ibili zan kartzelaz kartzela...
- Comprenda usted que sea sospechoso, me está diciendo que lleva el
texto de una persona que fué detenida
Aske utzi zebela besterik gabe, epailearen akatsa izan zala espetxez
espetxe ibiltzeana, hau be ez zala "del entorno", izatekotan bakezalea
zala... -Un pacifista. PELIGROSÍSIMO!- nik ordurako.
Bakarrik uzten nabe, joan egin da aurreko bikote gaztea, ez naiz
konturatu noiz baina joan egin da. Denbora pasatzen da.
Galdetzen dot: jakin leike zer gaozen itxoiten?
- Estamos esperando a comprobar sus datos
Denbora pasa, dokumentaziñoa bueltatzen deste (karneta, kotxearen
dokumentaziñoa eta "el panfleto", "panfleto" entzutean nik keinu bat egin
eta berak zuzendu: "el panfleto o lo que sea", berriro galdetzen desta
biharran gainean, eta joan naikela diñosta.
Bueltatzen naiz kotxera, haruntza noiala txua botatzea entzuten dot
eta pentsatzen dot bueltatu naizenean txua bota dabela lurrera, paso egitea
pentsatzen dot hasiera batean baina gero ez, protestatzera noiala, gertu
dago nagusia dirudiena:
- Es usted la persona al mando?- Hau beti egon da gertu, hiru-lau
metrotara, baina beste toki batera begiratzen, kasu egingo ez baleu lez.
Gero pentsau dot posible dala euren artian mikrofonoak izatea eta pixka bat
aparte egon arren igual gure konbersaziñoa entzuten egon dala.
Eta txuarena kontatzen detsat.
- Pues yo estaba al lado y no he visto nada y en el suelo no se ve
nada- Besteak beste ordurako gau iluna dalako eta galipota beti beltza izan
bada orduan are gehixago eta ez dalako ezer-ezer ikusten.
Eta berriro gaztiarekin liatu, ez luze, baina ez labur:
- Yo tengo mejor educación que ésa y yo no escupo al suelo, en todo
caso te escupiría directamente a la cara
- Pues escupir a la cara no es precisamente una señal de buena educación
Eta horretan liatzen gara, ez dakit zer diñostan, ikusten dot hau
bide txarretik doiala, eta nagusiari diñotsat "¿le puedo responder?"
(badakit tontakeri bat dala baina halaxe esan netsan) berak nahi dotena
egin neikela eta nik diñot hogeta hamar urte daroiagula demokrazian (hala
esan neban) eta ez dala igartzen.
Eta demokriaren gainean be diskusiño txiki bat izaten dogu,
gaztiarentzat "no estamos en democracia, porque si lo estuvieramos algunas
cosas serían distintas".
Kotxean sartzeko diñosta nagusiak, sartzen naiz, arrankau, hurreratzen
da berriro nagusia eta esaten desta aurreko faro bat fundiduta dotela.
- Adiós
- Adiós
Etxerako bidai guztia erabat urduri eta akatsen bat be eitten dot
konduzitzen. Etxera ailegatzean konprobatzen dot, bai, faro bat fundiduta
daukat.
Pentsatzen dot hau kontau egin behar dala eta gertatutakoaren eskema
bat egiten dot ez ahaztutzeko. Gero, hamabi t'erdiak aldian, ohera noia
hurrengo goizean zortziretarako jeiki behar naizelako. Alperrik, gabeko
laurak arte ez nau loak hartu.
Imanol Trebiño.

Bidalketa: moblog (01:20) | Permalink | Erantzunak (0) | Aipuak (trackback) (0)
Comments
There is no comment.
Trackbacks
Hona bidali aipuen trackback erreferentziak:


There is no trackback.
Erantzun