28 Apirila
2004

Aurki ezazu Telendro bat Googlen!

Hau da Telendro orria, Aurki-n kokatu duguna lehiaketa bat irabazteko. Lehiaketa jarri du abian Dirson-ek, Google-ri buruzko gaztelaniazko albistegi primerakoak. Telendro hitza Googleko bilaketa batean nork lehena jarri, hark irabazi.


Ez da adar-jotzea. Lehiaketa bat da, eta batzuek irabazteko intentzio serioa daukagu. Oraingoz, lehenak goaz Google-n baina irailera arte, tarte handia dago. Aipamenak lortzen ari gara hortik, eCuadernon eta IdeaSapiens-en kasu.

Nonbait Dirson jauna edo andrea euskalduna ere badela jakin dugu.

Bidalketa: luistxo (06:32) | Permalink