Hasiera | Foroa | Wikia | Posta-zerrenda | Azpitituluak jaisteko

Ares Galaxy p2p programa euskaraz

Luistxo ¦ 2009-03-31 ¦ 18:01 ¦

Ares Galaxy programa euskaratu dut. P2P sare bat da Ares, eta BitTorrent bezeroa ere bai aldi berean. Mininova edo Pirate Bay bezalako lekuetan aurki daitezkeen Torrent fitxategiak jaisteko balio du. Hain zuzen ere, webgune honetan azpititulu jakin batzuk aurkitu, baina bideorik ez baduzu eskura, ondo dator Ares filma Internetetik jaisteko.

Ares euskaraz erabiltzeko:

  • Ares instalatu behar duzu lehenbizi. Inportantea, beti Sourceforge-tik deskargatu, klon faltsu eta arriskutsuak egon daitezke beste toki batzuetan.
  • Lortu euskarazko fitxategia hemendik, deskonprimitu, eta Basque.txt izango duzu zure ordenagailuan.
  • Ares-ek zure PCko artxiboetan sortzen duen hizkuntzen karpeta aurkitu behar duzu. Gaztelaniazko Windows instalazio tipiko batean hemen egongo da: C:\Archivos de programa\Ares\lang - Hor sartu behar duzu Basque.txt
  • Hasieratu Ares. Goiko menuko Kontrol Panela ireki, hantxe aukeratzen da hizkuntza.

Euskaratzea perfektua izatetik urrun dago. Plural batzuk oker, adibidez... Baina, tira, ez da hain gaizki geratu, nire iritziz. Hobekuntzak ongi etorriak izango dira. Pantaila irudi bat hemen.

Erantzun artikulu nagusiari