Hasiera | Foroa | Wikia | Posta-zerrenda | Azpitituluak jaisteko
Star Wars Knights of the Old Republick (PC jokua)
FHarlock ¦ 2009-02-16 ¦ 12:28 ¦
Azalpena eta irudiak ikusteko: http://arkadiaeuskalontzia.blogspot.com/2009/02/bideojokoak-izarretako-guda-errepublika.html
Bideojokoak euskaratzea, teknikoki ea posible zen eta nola egin zitekeen ikertu gura nuen. Irudia ikusita, posible dela ikusten duzue. Orain gakoa, gaur egun harte euskaratik at egondako mundu hau Eusko Jaurlaritzak serio hartzea da kontua eta berarekin lanean has daitezela.
Badira hemen egindako joku edukatiboak euskara daramatenak... baina, benetan eragina izan dezakeena gazteek jolasten duten joko moderno eta komertzilalak euskaraz egon daitezela. Gaur egun, kontsola eramangarriak oraingoz kenduta, oso erraza da joko bat eguneratzearekin batera, itzulpena txertatzea.
Argi daukat, inork agerian jartzen ez badu hau egin daitekeela, inoiz ez direla egiten hasiko, horregatik ikertu gura eta erakustaldia egitea.
Bideojoko itzulpena nahiko berezia dela ikusi ahal izan dut. Jokoaren arabera, modu edo era desberdinean egin beharrekoa da. Eskerrak, azkenaldian egiten diren jokoak, nahiko era itzulgarrian egiten direla hizkuntz anitzetan bideratu behar dituztelako, aintzinako bideojokoak ez dira ain erraz langarri.
Joko asko, hau adibidez, bikoiztu gabe ateratzen dira, azpitituloak beharrezkoak izanda jokoa ulertu ahal izateko. Horrelakoak oso interesgarri dira itzultzeko, ingelesez jokoatu ezean, irakurtzea ezin bestekoa delako. Eta azpitituloak izanda, ingelesa praktikatzeko aukera interesgarria da.
JOKOA: Star Wars Caballeros de la Antigua republica.
1.03 partxea edo bertsioarako balio du. Aurrekoetan balio izan dezake ere. Egin zuten azken partxea da. Igotako artxiboa jokoaren PC bertsiorako balio du. Zihurrenez Xbox bertsiorako baliagarri da ere.
Azpitituluen fitxategia: SWKotOR euskara partxea 2009.02.16.rar 914KB (Osatzeko daude: lagundu!)