Hasiera | Foroa | Wikia | Posta-zerrenda | Azpitituluak jaisteko

Azpikultura posta-zerrenda eta bilaketa

Luistxo ¦ 2009-03-22 ¦ 08:44 ¦

Lagun batek baino gehiagok eskatutako aukera pare bat.

Batetik, komunikatzeko, eztabaidatzeko eta elkarlanerako aukera berri bat: Azpikultura posta-zerrenda.

Azpikultura izena jarri diot, azpitituluetatik apur bat zabalago ere jokatzeko: bikoizketaren mundua, fitxategien trukea, eta oro har euskarazko ikus-entzunezko materialen zabalkundea izan daitezke posta-zerrendaren hasierako interesak. Abiapuntu horretatik aurrera, partehartzaileek nahi dutena izango da, noski.

Apuntatzeko, hemendik, eta behin alta emanda, idatzi [email protected] helbidera.

Bilaketa

Beste aukeratxo bat, partehartzaileok eskatutakoa. Aldameneko zutabean duzue orain bilaketa leihatila. Google Custom Search Engine tresnan oinarritzen da bilaketa.

Emaitzen presentazioa oraindik halamoduzkoa da, baina laster hobetu egingo dela uste dut: doiketa batzuk egin dizkiot guneari Googleren bilatzaileak hobeto aurkitu eta indexatu ditzan hemengo orriak.

Erantzun artikulu nagusiari