Hasiera | Foroa | Wikia | Posta-zerrenda | Azpitituluak jaisteko
Wikia: mapa | azken aldaketak | laguntza | editatzeko, behe-behean dago aukera
Torrent edo Bittorrent
Fitxategiak jaisteko teknologia eta formatu jakin bat da Bittorrent edo Torrent delakoa.
Programak
Torrent fitxategiak jaisteko zenbait programa erabil daitezke:
- AresGalaxy ondo dabil, Windows-en. Gainera, euskaraz ere badago.
- Miro (ikus MiroTorrent ) ondo dabil MacOS?, Windows eta UbuntuLinux sistemetan.
- Beste programa batzuk ere badaude...
Bilatzaileak
Torrent-ak topatzeko baleko leku batzuk hauek dira:
- The Pirate Bay: http://thepiratebay.org/
- Mininova: http://www.mininova.org/
- Pizzatorrent bilatzailea, http://www.pizzatorrent.com
Beste hainbat tokitan ere Torrent jarioak aurkitzen ahal dira. Adibidez:
- Steal This Film: edukien liberazioaren aldeko dokumentalaren torrent-ak, hemen.
- Legal Torrents, http://beta.legaltorrents.com/ banaketa eskubide libreak dituzten materialekin
Torrent bat topatzen dugunean, zenbait daturi erreparatu behar diogu:
Fitxategiaren tamaina:
700 edo 900 Mb inguru, kalitate normaleko film bat izango da. 1400 Mb edo 1.4 Gb-ekoa, kalitate handiagoko zerbait da, baina 700 Mb baten denbora bikoitza beharko du jaisteko, baldintza berberetan.
Seeders eta Leeches
Torrent fitxategien logikak funtzionatzen du erabiltzaile askoren artean, zenbat eta jende gehiagoren eskuetan egon fitxategi bat, errazago jaitsiko da zeurera. Zenbatek eskaini, eta zenbatek xurgatu, hori de Seeders eta Leeches terminoek adierazten dutenak. Seeder dira ereiten dutenak, ereileak, seed edo haziak jarrita dituztenak beren ordenagailuetan beraien material hori beste batzuek ere deskargatu dezaten. Leech edo LE dira xurgatzaileak, izainak, odola xurgatzen duten animalia ornogabe horiek: fitxategi hori une jakin batean eskuratu nahian dabiltzanak.
Idealki, ratio ideala da Seeder asko, eta Leecher gutxi. Baina gauzak parekatuta joan ohi dira, Seeder asko dituztenak arrakastako materialak izaten dira, eta haietan Leecher asko egon ohi da. Normalean Seeder askokoak azkarrago ibiliko dira gutxikoak baino, baina alderantziz gerta daiteke, eta behin fitxategi bat jaisten hasita, ezin da jakin ea berehala jaitsiko zaizun, egun batzuk beharko dituen, edo saltoka ibiliko ote den (gaur geldi, baina etzi, bat-batean, azkartzen da).
Behin film batzuk jaitsita, komeni zaizu horiek ez ezabatzea, eta zu Seeder izaten jarraitzea film horietan. Zenbat eta gehiago duzun zuk eskaintzeko, Mirok gehiago jaisten utziko dizu.
Screener edo ez-Screener
Mininova eta holakoetan eskuzko kamerarekin zinema-aretoan grabatutako film asko izaten da. Batez ere, estreinaldietan. Kalitate hobeko materialak beranduago azaltzen dira. Film bat eskuzko grabaketakoa dela adierazteko zenbait termino eta laburdura erabili ohi da: Screener, Scr, Telesynch, TS, Cam... Fitxategien izenean egoten dira sartuta laburdura eta termino horiek. Adi egon, eta irakurri komentarioak kalitatearen berri izateko.
Komentarioak
Torrent fitxategi jakinen inguruan komentarioak uzten dituzte erabiltzaileek Mininovan. Komentarioak irakurtzea edo gainbegiratzea ondo egoten da: irudiaren kalitatea komentatu ohi da, edo baita fitxategi faltsua egoten denean. Komentariorik gabeko fitxategiak baino gomendagarriagoak dira besteak.
Osorik ala konprimituta
Film bat jaitsi ondoren, agian osorik fitxategi bakar gisa jaitsi da, baina izan daiteke karpeta baten barruan fitxategi konprimitu sorta handi bat izatea ere.
Normalean, Rar formatuan egoten dira fitxategi horiek, batean klikatu eta erauzi behar da film osoa. Rar fitxategiekin lan egiteko, irakurri OrdenagailuaPrestatu eta zuri sistemari dagokion softwarea ezarri.