Hasiera | Foroa | Wikia | Posta-zerrenda | Azpitituluak jaisteko

Wikia: mapa | azken aldaketak | laguntza | editatzeko, behe-behean dago aukera

Subtitle Edit erabiltzen

Subtitle Edit programa erabili daiteke Windows-en azpitituluak sinkronizatzeko ( SinkronizatuWindows). Era berean, azpititulu formatuak ( AzpitituluFormatuak) aldatzeko erabil daiteke. Hemen lortu daiteke, http://www.nikse.dk/se/

Filmak eta azpitituluak sinkronizatu

Egin beharreko urratsak dira,

  1. File menuan, Open egin SRT fitxategi jakin bat aukeratzeko.
  2. Ondoren, pantailaren ikonoa klikatu eta open movie egin, bideo fitxategia aukeratu. Bi pantaila dituen interfazea agertuko zaizu, Start scene edo hasierari dagokio bat, End Scene edo amaierari bestea. Filma kargatzen duzunean, avi formatua ikusten ez bada ere, entzun bederen entzungo da, eta soinuari jarraituta sinkronizatu ahal izango duzu.
  3. Ezkerreko leihoan, hasierako esaldia edo hasierakoren bat aukeratu daiteke, eta esaldi horren parekoa entzuten duzun une berean Pause ematea da koxka. Atzera eta aurrera egin, esaldi bat edo bestearekin, sinkronizazio hori zuen egiten duzula zehaztu arte, eta orduan, une zehatz horretan, Pause eman.
  4. Eskumako leihoan, berdina egin azken esaldiekin. Pause eman esaldi jakin bat audioaren une zehatzarekin bateratzen duzunean.
  5. Hasiera eta amaiera bateratuta dituzunen, Sync sakatu, eta gero Ok.
  6. Save eman Srt fitxategia berriz gordetzeko.
  7. IkusiWindows orrian dauden instrukzioekin, ireki filma eta azpitituluak VLC jogailuarekin, eta konprobatu ea ondo geratu den. Doiketa ez badago ondo, berriz ekin.


Argazkiak.org | Subtitle Edit sinkronizazioa © cc-by-sa: Luistxo.F

Pantaila irudi honek erakusten dizu sinkronizazioa (tamaina handiagoan hemen ). Ezkerreko pantailan, hasierako testu puska eta audioaren unea batera jartzen dituzunean, eman Pause, eta gero berdin egin eskumako pantailan, film amaierako testu puska eta audioekin. Ez dut zertan izan behar lehen edo azken esaldia, esaldiaren menuan klikatuta, eskumakoan ikusten duzun bezala, azken esaldien artean bat edo beste aukera dezakezu, eta playerraren mandoekin atzera-aurrera egin horren baliokidea aurkitzeko bideoan. Bietan pause eman ondoren, eman Sync, eta gero eman Ok.

Formatuen arteko konbertsioa

Subtitle Edit-eko menu nagusiko File menuan Open eman, eta ireki azpititulu formatu jakin bat. Ezkerreko aukeretan ikusiko duzu modua formatuz aldatzeko.


Argazkiak.org | Subtitle Edit formatuak © cc-by-sa: Luistxo.F

Ikusi AzpitituluFormatuak eta gogoratu, gehien komeni zaigun formatua Srt dela.


Editatzeko, erabiltzaile izena da 5 eta pasahitza 7, letrekin eta letra xehez: editatu orri hau help , subscribe