Hasiera | Foroa | Wikia | Posta-zerrenda | Azpitituluak jaisteko

Paint Your Wagon 1969

FHarlock ¦ 2008-12-21 ¦ 17:12 ¦

Beno, hemen doaz orain arte egin ditudan azpititulo luzeenak, naiz esaldi kopuruari begiratuta, naiz filmeko iraupenari begiratua.

Ea enlaze guztiak ongi doazten. Bestela hona begiratu bideo guztiak ikusteko

Gogoratu, hau eta beste filme azpititulatuak muntaiak hemendik jeitsi daitezke, eta hemen iragarri ezin diren beste filme bikoiztuak

Zinean tipo gogorrak izan ditugu. Horietako bi Lee Marvin eta Clint Eastwood ditugu.

Tipo gogorrak antzesteaz gogoratua izan da bereziki Lee Marvin. Irudi hori bereziki irabaziko zuen John Ford maisuaren agindupean tiro egin zioten Liberty Valance izatean, westerreko basatisasunaren eredu geratu dena betirako zinemaren historioan. Geroago ere egingo zituen gogoratuak izango diren gogor paperak, horien artean aipatzekoa da Hurkamendiko hamabiak

Clint Eastwood Sergio Leone-ren wester ezagunetan egin zen bereziki famatu, "Por un puñado de dolares", "La muerte tenia un precio", "El bueno, el feo y el malo" protagonistarena eginez. Geroago Harry Callagan bilakatuko zen, Harry Gogorra, Harry indartsua, Harry Zikina, Harry Exekutaria eginez besteen artean. Oraindik gogorrena egiten jarraituko zuen "Firefox", "Impacto subito", "El jinete palido" eta ahaztu ezinezko "El sargento de hierro".

Sinistuko zenukete esango banizue zineko bi tipo gogor hauek, gogorren hartean gogoratuenetako batzuk elkarrekin ibili zirela wester komiko baten, eta gainera kantari wester komiko musikala izanik heurek beraiek kantatuz bikoiztuak izan gabe? Izan dut galdera honi ezetz esan dionik eta lur eta zur geratu dena aurrean jarri izan diodanean 1969 Paint Your Wagon filma.

Homer dione lez: "Abesten ari dira, abesten ari dira, Marge!", "Zergatik ez dira ari bata bestea hiltzen?", "Lasai, oraindik Lee Marvin daukagu. Beti izan da mozkorti basati bat." Bat baino gehio zihur antzera jarri filma hau ikustean.

Paint Your Wagon, hau da, Margo ezazu zure gurdia, gazteleraz "La leyenda de la ciudad sin nombre" bezala ezagutzen den filma hau, Brodway-eko musikal baten zineratzea da. Ben Runsom (Lee Marvin) eta Bazkide (Clint Eastwood) Californian urre bilaketa garaian elkarrekin lan eta dena partelatzen duten bi gizon dira, urre bilatzailez gizonezkoez osatutako Izengabeko hirian. Baina noizbait gertatu beharrekoa gertatzen da, emakumeak iristen hasten dira.

Egia esateko, ez da Lee Marvin egin duen wester komedia bakarra, Catballou-n paper bikoitza egiten bai du, heroi mozkortia eta honen aurkari ankerra, baina abestietan Nat King Cole egongo zen. Clint Eastwood musikarekin segiko zuen, Jazz diskoak idatziz eta berak zuzendutako filmeetan musika idatziz ere.

Filme dibertigarri eta entretinigarria daukagu, zein, ezinbestean azpitituloak izan behar ditu, abestiak inoiz gazteleraz bikoiztu ez bai dira. Azpitituloak izateko, izan ditzagun euskaraz eta hauek luzatuz, hemen daukagi filme osoa euskaraz azpititulatua ikusteko aukera. Filma luzetxoa da, baina erraz iragaten da dituen 2 ordu eta erdiak.

Filma irekitzen da gurdia margotzeko esanez. Ondoren Elisa gogoratuko dugu. Jarraian festa giroan lehiotik behera indabak botaz ibiliko dira. Festa ondoren euripean aizeari Maria deitzen diotela jakingo dugu. Hurrena, ezin joan ezkontzara ezkongaia garbitu gabe. Honen ondoren zerua garaiegi izanagatik lau paretako borda eraikiko da. Hortik pasako gara zuhaitzekin hizketan egotera baina ez gaituzte entzungo, izarrei hitz egingo diegu eta hauek ez gaituzte entzungo ere, brisak denbora faltan duelako ez digu entzungo ere... baina norbaitek hasiko gaitu entzuten, beste batzuek diligentzia egiz egindako ametsak iristea itxoiten daudenean.

Gauza ugari jaso dira dagoeneko filman, eta atsedenalditxoa egingo da. 6 minutu lasai zigarroa erretzeko, komunera joateko edo behintzak hankak luzatzeko.

Izengabeko hiria toki ustel eta lizunena dela ohartuko digu Predikatzaileak, baina kasu ez egin, eta urre bila meatzea egiten hasiko direnak bizitzako gauza honenak urre zikin pusketak direla argituko digute. Nora ezeko izarpean jaiotakoak ostatu bila joan beharko du. Urrea behera eta gora, azkenean urre sukarra pairatzen hasiko gara eta Jaunak zigorra eragingo dio Izengabeko hiriari.

Batzuentzat joateko garaia iritsiko zaie, beste batzuk inora joatekoak. Filmaren bukaera iritsi da, baina filma bukatua bada ere, irteten joateko musika entzuten gera gaitezke.

[Paint Your Wagon - 1of6][Original audio][Subs euskara-basque-euskera][Arkadia Euskal Ontzia]VTS_01_1.VOB

[Paint Your Wagon - 2of6][Original audio][Subs euskara-basque-euskera][Arkadia Euskal Ontzia]VTS_01_2.VOB

[Paint Your Wagon - 3of6][Original audio][Subs euskara-basque-euskera][Arkadia Euskal Ontzia]VTS_01_3.VOB

[Paint Your Wagon - 4of6][Original audio][Subs euskara-basque-euskera][Arkadia Euskal Ontzia]VTS_01_4.VOB

[Paint Your Wagon - 5of6][Original audio][Subs euskara-basque-euskera][Arkadia Euskal Ontzia]VTS_01_5.VOB

[Paint Your Wagon - 6of6][Original audio][Subs euskara-basque-euskera][Arkadia Euskal Ontzia].rar

Azpitituluen fitxategia: AEO-SF - La leyenda de la ciudad sin nombre (dvd9)(Euskera).rar 32KB (Osoak)

Erantzunak

  • Re: Paint Your Wagon 1969

    FHarlock ¦ 2008-12-21 ¦ 23:53

    Arraioa!

    Blog-eko HTML-ea ikusi eta kopiatu dut. Badirudi ez dagoela hemen HTML kode guztiak erabiltzerik. Eta bidalitakoa ezin editatu konpontzeko.

    Ongi legoke azpititulo fitxan gutxienez youtubeko trailerrari lehio baten jartzea eta filmeko kartelaren irudia igotzea.

  • Re: Paint Your Wagon 1969

    Luistxo ¦ 2008-12-22 ¦ 13:45

    Txukundu dut presentazioa apur bat

Erantzun artikulu nagusiari