Hasiera | Foroa | Wikia | Posta-zerrenda | Azpitituluak jaisteko
10.000 BC (Ortografia zuzendua)
FHarlock ¦ 2008-12-08 ¦ 22:38 ¦
Hemendik bertatik jeitsi nituen azpitituloak. Nire bideo testaketan ea ongi balio zuten begira, akats ortografiko larria antzeman nion eta ortografia begiratu diot.
Erabat trakets aurkitu, zuzendu, eta zuzenketa besteokin konpartitzea bururatu zait. 60-80 zuzenketa egin izan dizkiot gutxienez.
Aket, kontuz ibili gazteleratik itzultzean. Ortografi puntuazio hasierak, gazteleraz bai, baina euskaraz ez dira. Ez erabili inoiz ¿¡ bezalako ikurrak.
Pare bat alditan erabili duzu hurrengoko esaldia: Etortzen dira. "Badatoz"-engatik trukatu dut.
Zeozer erabiltzen duzu. Ahots juntura da, idatzizkoan zer edo zer idatzi behar dena. "Zerbait"-engatik aldatu dut, motzago delako.
Euskaraz, ez da beldurra edukitzen, beldurra izaten da.
"Joan etxera" trukatu dut "zoaz etxera"-gatik. Agindua azpimarratzen du.
Aket, hau ez dizut esaten zure lana mespretzatzeko, baizik eta akatsak non egin dituzun esan hurrengokoak hobe egin ditzazun. Itzulketa, eta lehen eskutik badakit, zaila eta neketsua da, eta zuk txalotzeko lana egin duzu, ez zeundelako behartua deus egitera.
Beta dela diot, filma ikuskatzen dudanean berbegiratuko dut eta agian oraindik hobetuagoko bat egitea zihurrena da. Ez daukat ikusita, eta ortografia bakarrik begiratu dio filma ez spoileatzeko.
Azpitituluen fitxategia: 10.000 BC (V2 beta).srt 41KB (Osatzeko daude: lagundu!)