2018/10/25 12:20:13.447 GMT+2
Donostia Sutan herri antzerkia 2018
2016an eta 2017an antzerkian parte hartu dut. Hemen 2017koa.
Nork: marije.2018/10/25 12:20:13.447 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)
2018/10/25 10:58:28.031 GMT+2
Getariako baleak
Donostiako Akuariumean bisita gidatua egin berri dut urrian. Balearen hezurdura famatuaren azpian ginela, gidari prestuak halamoduzko laburpen bat egin zuen. Banekien datuak falta zirela laburpen horretan eta bilaketa lana egin nuen. Gidariak, jator, onartu zuen informazio osagarria jasotzea. Hona hemen bildutakoa.
Gipuzkoako kostaldean bale asko ibili zen garai batean baina 4 bale ezagun aipatzen ditu Xabier Alberdi historialariak Euskadi Irratian egindako elkarrizketan:
1. 1763koa, ama eta kumea, Zarauztarrak ama harrapatu...Getariarrak balekumea harrapatu...ama askatu kumeari laguntzeko eta Getariarrak ama ere harrapatu eta Getariko portura eraman. Pleitua getariarrek irabazi zuteb.
2. 1854koa. Donostian balea agertu eta donostiarrek harrapatu baina ondoratu egin zen. Azaleratu zenean, getariarrek lotu eta eramaten hasi. Donostiarrak haserre, berreskuratu. Kopenagen dago museoan.
3. 1878koa, akuariunean dagoena, Getariar eta Zarauztarren artean harrapatua, pleitoa eta moilan usteldu zena.
4. 1901ekoa. Bertsoek ondo jasotakoa, Benitok kantatua. Arrantzale tripulazio berdinak irabazi zuen kontxako lehen bandera Oriorako.
Lotura hauetan entzun eta ikusi dezakezu goian aipatutakoaren jatorria:
1. Euskadi Irratian Xabiel Alberdi historialariari egindako elkarrizketa. Ontzi Museoan Munoaren margolanak egon zirenekoak: "Gaurko egunez 1763. urtean ez zen giro zarauztarren eta getariarren artean".
2. Testigantza historikoa ardatz - Urola Kostako Hitza.
Nork: marije.2018/10/25 10:58:28.031 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)
2018/07/31 10:18:11.609 GMT+2
Sobral Txoriak Txori abesten 2018ko Jazzaldian
Nork: marije.2018/07/31 10:18:11.609 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)
2017/10/16 11:31:13.097 GMT+2
Getaiko euskera
Hainbat herritarrekin eginiko elkarrizketen bidez, Getariako euskara, ohiturak eta bizimodua jaso zituen Ahotsak taldekoek, tartean, Asier Sarasuak, duela urte batzuk, azken 50 urtetan hainbeste aldatu diren eta oraindik ere elkarrizketatuen oroimenean zeuden hainbat pasarte jasoz.
Lana hiru fasetan burutu da. Lehenik eta behin, elkarrizketak egin ziren; gero, bertako hizkeraren ezaugarriak jaso; eta azkenik, grabazioak landu, editatu eta bideoa osatu. Elkarrizketa guztiak ikusgai daude interneten, https://ahotsak.eus/getaria/ helbidean.
Liburu honetan, haien adierazpenak eta hizkeraren xehetasunak jaso dira. Hala, amaitutzat eman da 2017an, 2008an hasitako lana.
Nork: marije.2017/10/16 11:31:13.097 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)
2017/10/02 08:39:10.994 GMT+2
Elkarrekin esnatzeko ordua
Irakurle taldean lantzeko irakurri dut.
Hasiera aldapa gora egin zitzaidan, estiloa, gaia...
Baina erdialdetik aurrera, guztiz lotua egon naiz irakurketarekin.
Errealitate fikzionatua eta dokumentazioa lana ditu ardatz liburuak.
Ondarruako Urresti familian oinarritu da istoriari hurbiltasuna emateko.
20. mendeko haserak kontatzen dizkigu, Euskal Herriaren askatasun gosea, EAJko Jose Antonio Agirre lehendakariaren ibilerak, Espaniako Gerra Zibilaren ankerkeriak, Venezuelara ihesi joandako euskaldunen bizipenak, torturak, Nazioartearen babesa eta ahanztura, euskal espien ibilerak,iheslarien gorabeherak, ETAren sorrera ...
Hauek dira liburuko pertsonaia esanguratsu batzuk, benetan, Euskal Herriko istorian eragina izan zutenak:
Txomin Letamendi
Manu Sota
Nork: marije.2017/10/02 08:39:10.994 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)
2017/09/27 08:30:06.697 GMT+2
Kruzeroa
Nork: marije.2017/09/27 08:30:06.697 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)
2017/09/21 20:36:04.634 GMT+2
Donostia Sutan herri antzerkia 2017
2016an eta 2017an antzerkian parte hartu dut. Hemen 2017koa.
Nork: marije.2017/09/21 20:36:04.634 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)
2017/09/21 19:41:55.501 GMT+2
Denok izan beharko genuke feminista
Bestalde, agurrak gizon eta emakume artean nolakoak diren adierazten duen testu hau ere, "I`m a woman, shake my hand, damn it" oso interesgarria da, agurtzerakoan musu edo eskua ematearen inguruan dihardu eta generoa du ardatz.

Badago zer kontatua, zer ulertua eta zer aldatua oraindik ere, han eta hemen.
Nork: marije.2017/09/21 19:41:55.501 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)
2017/07/21 19:50:30.271 GMT+2
Herrihotza
Eider Elortza izan genuen irakasle eta ikastaro amaieran, Lugaritz Kultur Etxean emanaldi bat egin genuen.
HERRIHOTZA zuen izenburua. Helbide honetan ikusi daiteke:
Helbidea: https://vimeo.com/219475279
Pasahitza: Herriotza
Nork: marije.2017/07/21 19:50:30.271 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)
2015/07/30 15:48:14.533 GMT+2
Melody Gardot
Nork: marije.2015/07/30 15:48:14.533 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)