2011/02/08 19:15:32 GMT+1

Tuberkulosia

Tratamentu berri bat -infliximab izenekoa- hasi dut orain bi hilabete dudan psoriasi-artritisaren eragina murrizteko. Aurretik hainbat proba egin behar izan nituen eta, tartean, tuberkulosiarena. Sekula ez nuen pentsatuko proba horrek tuberkulosi latentea dudala adieraziko zuenik; latentea da, bai: ez dut sintomarik baina hor dago, isilik, baldintza egokien zain pizteko.

Beraz, tratamentu berri hasi aurretik, tuberkulosia lokartzeko botika-multzo bat hartu behar izan nuen, redios!

Tuberkulosia Euskal Herrian nola dagoen jasotzen duen artikulu interesgarria kaleratu zuen Berrian orain gutxi: Kontrolatua, baina ez ezabatua.

Nork: marije.2011/02/08 19:15:32 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (2) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Aupa, Marije, aspaldiko!
Tuberkulosiarena oso gauza zabaldua da. Niri ere egin zidaten proba eta medikuak badaezpadako tratamendua aholkatu zidan. Nik ezetza eman nion, oso gogorra izateaz gain luzea zelako. Hori bai, ez zidan eraginik egiten tuberkulina positiboak ezertan ere.
Animoa baino baino ezin dizut bidali. Eta besarkada handi bat, jakina!

Nork: leire.2011/02/13 15:10:21.995 GMT+1
eibar.org/blogak/leire

Eskerrik asko zure adoreagatik. Egia esan 9 hilabeteko tratamentua 3tara jeitsi zidan, botika aldatuta. Etorkizunean infekzio hori eta bestelakoak ekiditea da helburua.
Juxtu atzo nicdutnik programan ikusi zintudan; ederto. Zure blogaren jarraitzaile nauzu; gustura irakurtzen ditut zure hausnarketak. Denbora eta kemena badituzu, horratio! Segi horrela!
Muxu bat.
Marije

Nork: Eskerrik asko Leire.2011/02/15 19:17:24.711 GMT+1

Idatzi artikulu bat





Please answer this question to add your comment
Zenbat dira hiru gehi bost? (idatzi zenbakia)