Hitzordua: maiatzaren 19a, arratsaldeko 20:00etan, Zarauzko Musika plazan. Puntual iritsi nintzen. Taldetxo baten bila hasi eta kostata hamabost bat laguneko taldearekin topo egin nuen. Baina ez nuen inor ezagutu... ez hasieran behintzat! Lehendabizi mutilak ikusi nituen eta hura zan arrots koadrila! Neskeengana zuzendu nuen orduan begirada eta bost bat segundu pasa ondoren Malen ikusi nuen. Hura lasaitua! Hauetxek ditun ba... ahopeka, hurbildu nintzen pixkanaka
Muxuak denei, besarkada batzuei eta diosala besteei.
Pixkanaka taldea haundituz doa. Begirada ihesiak etengaekoak dira. "Ni Marije naiz, getaiarra. Eta hi? Ez naun/k hirekin gogoratzen!" "Ni ere ez hirekin. Seguru maila berdinean ibilitakoak garela?"
Hiru txikitok zertxobait lagunduko zuten giroa berotzen eta Txiki-Politera afaltzera sartu ginenerako ezagunak ia-ia lagun bihurtuta geunden.
Ez nuen asko afaldu, hitzegitea zen asmoa jatea baino. Gainera taldez mugitzen ibili nintzen, beste asko bezala. Eran ere tamainan, gutxi eta dena akaso.
Argazkien proiekzioa emozionantea izan zen. Egia da batez ere zarauztarrak zeudela bertan. Txikitatik elkarrekin ibilitakoak, Imanol Urbietaren gidaritzapean frontoian abesten, dantzan ere bai Xabier (Makmikel abestiaren erritmoan). Jaunartzeko moja eta kapitainen prozesioa. Parkeko argazkiak. Eta azkena nik aurkitutako bat, Saturraranen, urte-amaierako irtenaldian ateratakoa.
Bi aldiz ikusi genuen Terek eta prestatutako bilduma.
Eta sorpresatxo bat ere prestatuta zegoen. DJa. Musika pintxatzen hasi orduko hasi ziren batzuk gorputza astintzen. Segituan animatu zen talde handi bat. Baina aitortu beharra dago Arantxa Osa eta Lore nesketan eta Xabier biak eta Mikelek egindako erakustaldia. Bat azpimarratzekotan Arantxa herrikidea aipatuko nuke. Hori den hori erritmua eta arintasuna, txo!
Taberna ixteko ordua ere iritsi zen. Irteeran Josune Otamendi, Igone eta Andoni Aristi getaiarrak etxeruntz abiatu ziren. 10 urte barru getaian aldarrikatu zuen Andonik bozgoragailutik baina antolaketa lana Josuneren gain utziz, hori bai!
Gehienok Santa Marina jaiak zirela eta "Trikizio" edo izeneko taldearekin dantzan jarraitu genuen.
Oso polita izan zen Xabierrekin dantzatu nuen biko-berezia.
Musika emanaldi hau ere amaitu zen baina batzuk hortxe jarraitu genuen riki-raka honetaz eta hartaz.
Eta egunsentia ere iritsi zen. Hura bai polita. Seiak besterik ez ziren izango eta eguna esnatzen hasi zitzaigun.
Gosaltzera joateko proposamena egin nuen baina beste guztiak bezala etxeruntz abiatu nintzen. Hori bai, bost urte barru Makazagatarrak bigarren topaketa antolatuko omen dute. Ea egia den!
Kotxeruntz nindoala kafetegi bat zabalduta topatu nuen. Kroasanak erostekotan egon nintzen, baina tira.
Bost urte barru gosaltzera joateko moduan egongo ote gera?
Argazki guztiak ikusteko egin klik hemen.
2006/05/26 19:28:28.215 GMT+2
Izugarria izan zen parranda
Nork: marije.2006/05/26 19:28:28.215 GMT+2
Etiketak: 1966-2006 | Permalink | Erantzunak (1) | Errenferentziak: (0)
Erantzunak
Nork: Dass.2013/05/19 21:46:21.240 GMT+2