2007/08/18 16:33:44.707 GMT+2

Bretainia eta Normandia abuztuan

Kerkado tumuloa Carnaken.
Abuztuaren bigarren astea Bretainian egon gara. Haruntzako bidaian Poitiers ezagutu genuen, alde zaharra ederra du, etxe zaharrez osatua eta erdi aroko Notre Dame eliza oso deigarria da. Ibis batean pasa genuen gaua. Hurrengo egunekoa odisea bat izan zen. Datak eta kanpinak nahastu nituen ez dakit noiz eta Normandiako kanpinean erreserba orria erakutsi nuenean astebete beranduagorako zela bota zidaten ziplo aurpegira. Incroyable! Beste bost orduko bidaia egin behar izan genuen Bretainiako Finisterre, Cornuaille, Benodet-era iristeko. Haserre nengoen oso. Nola liteke sekula gertatu behar ez duena gertatzea niri? Ezinezkoa ezin da gertatu alajaina! Gaueko 8etan iritsi ginen La Cote de Nancre, ez ez ez, utikan, Le Pointe San Gilles-era. Afari goxoa jan dugu behintzat "moules frites".eta krepak noiznahi eta nonahi.
Kanpina ederra da. Bungalowa leku egokian dugu, itxasoa ere pitin bat ikusten da arraskan ari naizen bitartean. Gainera hondartza bertan dago, kala txiki bat dugu ondoan eta 100 bat metrora itxasadar ikusgarri bat "la mer blanche" deitzen diote duen zuri koloreagatik. Oskolak biltzen ibili gara inguruan eta marearen joan-etorriaz gozatzen. Ikusgarria parajea.
Sei egun eder pasa ditugu inguruak ezagutzen Bedonet bera, Kemper, Locronan edo Lokorn (bretoieraz), Karlag,  menhir erraldoia eskalatzen,Karnag (bretoieran)  menhir ilarak, Kerkado tumuluamenhir erraldoia,Mane kerioled trikuharria -dolmena-,
, Kimperle, Pont Croix, Ecmhul itxas-argia, Fouesnant, Concarneuko herri hesitua, Dinan jostailuzkoa,... Izugarri polita, ederra, ikusgarria da Bretainia, itxas-usaina sarkorra, alga berde-berdea, itxasoarekiko herri honek duen harremana estua da.  
Gaur oso eguraldi txarra... negukoa egin du. Haizea eta euria gelditu gabe izan ditugu lagun. Hau da Bretainiaren berdearen arrazoia. Eta turista guztiak errepidean pilatu gara, txolopotea egunerokoa da hemen. Biribilguneak 100 metroro, juxtu ilarak ekiditeko eginak direla esan duenik ere bada, Luis bera.
Euskaldun bakarrak ginelakoan geunden baina orain bi egun Gazteiztar familia bat ezagutu dugu Iñigo, Ascen, Igone eta Gaizka. Haurrak oso ondo moldatu dira elkarrekin eta helduok gauaren goxoan “blanc de blancs” chardoney  txanpaina eran dugu elkarrekin. Ez dago gaizki!
Frantsesa hitz egiteko ere aukera polita da hau. Oso ondo moldatu naizen aldiak hitza aurkitzeko okerrago ibili naizenekin nahastu zaizkit.
Gaur Liliri galdetu diogu ea zer moduz dabilen famili guztiarekin oporretan eta zera erantzun digu: oso ondo eta pozik. Bapatean bota du eta gustura, oso gustura eta irrifartsu utzi gaitu.
Normandiarako bidean Mont St Michel-era hurbildu gara. Lekua ikusgarria da benetan, inguruko lokatsezko zelaiak, tontorraren ederra, historia... baina turista eta kotxe ilarak gorrotagarriak izan dira. Iritsi bezain pronto ilarak goruntza eta ilarak beheruntza. Jendea elkarri bultzaka... Txiza egiteko ordaindu egin behar, aparkatzeko zer esanik ez eta abadia ikusteko ere bai eta guztia oso baldintza kaxkarretan: aparkatu urruti eta irteteko kristoren ilarak, txiza egiteko ilara luzeak eta ezina handiagoa, abadiara sartzeko dortoka erritmoko beste ilara... Baina halere ederra da bai lekua.
Nancre kostaldean dugu kanpina. Bungalowa izugarri elegantea da, sekula izan dugun onena baina eguraldia erdipurdizkoa, fresko egiten du eta igerileku estalian dabiltza haurrak eta Luis baina ni oraindik ez naiz sartu. Bazterrak ezagutzera bihar abiatuko gara.
St. Aubin sur Mer, kanpina dagoen herriak kostalde luzea du. Desenbarkoaren lekuko izan zen. Kanadiarrak iritsi ziren bertara. Hondartzan bertan topatu genuen ametralladora suntsitu hau.
June Memorial Center-en izan gara. Kanadara bigarren gerra aurretik iritsitako inmigrazio uholdea, gerran parte hartzeko derrigortasunaren inguruko bozketak, soldaduak, batallak eta antzekoak ikusi genituen. Museo gomendagarria da. Hondartza ere alboan du baina eguraldiak ez du laguntzen bertan bainu bat hartzeko.
Amerikarren, alemanen eta ingelesen hilerriak ikusi ditugu. Lehena oso ezaguna da. Besteak beste "Salvar al soldado Ryan" filmea bertako irudiekin hasten da. Alemana hunkigarriagoa, ederragoa iruditu zait. Beti gustatu izan zaizkit hilerri alemanak. Gorpuen gainean harri eta marmol gutxi edo batere ez eta belarra, loreak eta zuhaitzak aldatzen dituzte. Hilerria berdea da eta ez zuria. Lur gainean jarri dituzte izenak. "Ein german soldat" dago idatzia askotan, soldadu ezezaguna. Enarak dabiltza egan lur gainean ziztu bizian eta zuhatzak borobiltasun perfektua erakusten dute.
Zirkuan ere izan ginen! Frantziako zirkurik onenean! Zavatti zirkuan! Oporretako azken egun zen eta kanpinetik 100 metrora zegoen zelaian hartu zuten ostatu. Interesgarria izan zen,batez ere antolaketa. Kide bakoitzak hiruzpalau funtzio eta eginbehar zituen. Txartelak saldu, malabarak egin, animalientzat eskailerak ipini, lurreko estalkia mugitu eta azkenean karpa eta enparauak jaso. Dida batean gainera!
Itzulera egun berdinean egin genuen, eguraldi txarra utzi Normandia eta txarragora etorri ginen. Tira, bukatu dira udarako oporrak. Ederki pasatu dugu laurok elkarrekin eta aukeratutako parajeak asetuta utzi gaituzte. Ez da gutxi!

Nork: marije.2007/08/18 16:33:44.707 GMT+2
Etiketak: oporrak | Permalink | Erantzunak (1) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak


Bist du auf der Suche nach einer guten Singlebörse oder willst Du einfach nur was zum Poppen findne - sprich einen Seitensprung oder One Night Stand? Praktisch ist es vollkommen egal, was du suchst, im Web wirst du es finden. Alles was das Herz begehrt kann man hier nämlich finden. Angefangen bei Sexvideos über arschgeile Erotikkontakte bis hin zu einem überaus praktischen Erotik Magazin. Auch was die Inhalte angeht, ist das Web für alles zu haben. Wie wäre es mit einem Anal Porno, wo sich die Weiber richtig schön anal durchbumsen lassen. Oder magst du es lieber live erleben? Im Web gibt es zahlreiche Sexseiten, wo es dir die Damen live machen. Also wenn du Camsex magst, ist das Web genau der richtig Ort, denn hier kann man einen Sexpartner finden, der Lust auf Webcamsex hat und du wirst dich fühlen wie in einem geilen Porno wo sich geile behaarte Frauen die Muschi lecken. Ich selber liebe die Art von Erotik, wenn sich super schöne und vorallem nackte Frauen gegenseitig ficken. Wenn die Weiber sich ihre behaarte Mösen lecken, bin ich hin und weg. Ich stehe Lesbensex und finde es total geil, wenn sich Frauen mit geile Titten ihre Muschi in einem super Amateurporno lecken. Mit solchen Frauen würde ich gern mal eine tabulose Affäre eingehen. Vorallem, wenn diese Frauen dann auch noch auf Arschficken oder schön tiefes Schwanz blasen und sowas abfahren. Sowas finde ich so richtig turbo geil, wenn die Frauen ficken und ich ihnen dabei ihre haarige Muschis lecke, einfach geil, die Vorstellung.

Nork: Dass.2013/05/19 21:46:06.305 GMT+2

Idatzi artikulu bat





Please answer this question to add your comment
Zenbat dira hiru gehi bost? (idatzi zenbakia)