2017/10/16 11:31:13.097 GMT+2

Getaiko euskera

Getariako hizkera eta ahozko ondarea biltzen dituen GETARIAKO AHOTSAK egitasmoaren emaitza da GETAIKO EUSKERA liburua. Hainbat herritarrekin eginiko elkarrizketen bidez, Getariako euskara, ohiturak eta bizimodua jaso zituen Ahotsak taldekoek, tartean, Asier Sarasuak, duela urte batzuk, azken 50 urtetan hainbeste aldatu diren eta oraindik ere elkarrizketatuen oroimenean zeuden hainbat pasarte jasoz. Lana hiru fasetan burutu da. Lehenik eta behin, elkarrizketak egin ziren; gero, bertako hizkeraren ezaugarriak jaso; eta azkenik, grabazioak landu, editatu eta bideoa osatu. Elkarrizketa guztiak ikusgai daude interneten, https://ahotsak.eus/getaria/ helbidean. Liburu honetan, haien adierazpenak eta hizkeraren xehetasunak jaso dira. Hala, amaitutzat eman da 2017an, 2008an hasitako lana.

Nork: marije.2017/10/16 11:31:13.097 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Please answer this question to add your comment
Zenbat dira hiru gehi bost? (idatzi zenbakia)