Mugikor berri baten bila joan naiz gaur orange etxeak auzoan duen dendara. Naiarak ezagutu egin nau, nahiz eta azken aldiz orain bi urte ikusi ninduen bertan. Itxuraz segapotoa euskaraz eskatu duen bakarra naiz, ordutik. Bigarren hau ere euskaraz nahi nuela esan diot eta telefonoak euskararik baduen jakiteko modu bakarra piztea denez, tarte luze baterako lana eman diot.
Oso jatorra da Naiara. Erraza da berarekin hitz egitea eta galdetu egin diot ea beste norbait joan zaion euskarazko telefono eske. Ezetz esan dit. Glup.
Antiguatarrik ba al da orange etxeko segapotoarekin dabilenik? eta euskaraz al dauka segapotoa? ba al daki euskaraz eduki dezakeela?
Portzierto, taktila hartu dut, teknologia berrietara ohitzeko. Hartu esan dut, puntuekin debalde eman didate-eta. Kapitalista bat naiz.
2010/04/19 20:54:02.493 GMT+2
Segapotoa euskaraz al daukazu?
Nork: marije.2010/04/19 20:54:02.493 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (2) | Errenferentziak: (0)
Erantzunak
Nork: dENiS.2010/04/20 10:44:52.697 GMT+2
Nork: Marije.2010/04/26 20:55:16.824 GMT+2