2015/07/30 15:34:52.202 GMT+2
Lili Bertso Udalekuan 2015
Nork: marije.2015/07/30 15:34:52.202 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)
2015/01/30 01:36:16.800 GMT+1
Argazki aukeratuak margotzeko

Nork: marije.2015/01/30 01:36:16.800 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)
2015/01/27 10:58:03.653 GMT+1
Marijuli Azkue Arrastoa, laguna
Ezin dut sinistu. Atzo bertan, aspaldiko ezagun batek Hezkide eskolan egindako Susperketa Soziokulturaleko ikastaro ezin probetxuskoagoa gogorarazi zidan. Clemente irakaslea, Pablo ikaskidea eta Marijuli. Ez zekien hilik zegoela. Atsekabe handia hartu du.
Nik ere bihar/etzi ikusiko dudala iruditzen zait.
Etxekoentzat oso gogorra izan behar du. Marijuli oso pertsona bizia zen, goxoa, hurbila, arduratsua, maitakorra.






Aiako Harrian, Aliton etxean (2010)
Lekeition ateratako argazkiak (2010)
Santiyo bideko argazkiak (2009)
Nork: marije.2015/01/27 10:58:03.653 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)
2015/01/24 19:38:08.938 GMT+1
Akuarela
Hauek dira gustukoenak izan ditudanak:











Argazki guztiak:
2014-2015
2013_2014
Nork: marije.2015/01/24 19:38:08.938 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)
2014/12/03 10:24:00.574 GMT+1
Euskara ikasi eta praktikatzeko IKT baliabideak
Artikulu hau Azpidazkiko webgunetik hartua izan da.
1-Euskara 0tik ikasteko bi wiki daude:
http://www.wikilearning.com/curso_gratis/curso_de_idioma_euskera/5971
http://es.wikibooks.org/wiki/Euskera/Indice
2-Ikasbil webgunean milaka eta milaka artikulu, testu, bideo eta audio daude. Denak daude banatuta mailaren arabera, 1A, 1B, 2 eta 3. mailak alegia. Horrez gain, batzuk didaktizatuta daude, hau da, ariketa egiteko modua eskaintzen dizu webguneak berak. Eta ez hori bakarrik: webgune honek Murgilduz izeneko ikastaroa izan badu, baita esaera zaharrak, txisteak,
http://www.ikasbil.com/jetspeed/
3-EGA prestatzeko lekuak ere badaude sarean zehar. Interneten baliabide ugari daude: azterketetanzer eskatzen den, hiztegiak, hobeto idazteko tresnak, eta, zelan ez, zenbait azterketa.
Helbide orokorra hauxe:
http://euskaljakintzaega.googlepages.com/home
2005-2006ko azterketak hemen:
http://euskaljakintzaega.googlepages.com/05-06azterketak22
4-Euskarari lehen hurbilketa egiteko, interesgarria da Deustuko Unibertsitateak bere garaian plazaratutako euskara ikasteko metodoa.
http://servicios.elcorreodigital.com/euskera/
5-Zure euskara maila zein den jakin nahiko bazenu, horretarako aukera ere ematen du sareak.
http://elcorreodigital.hator.com/
6-Emun kooperatibak kudeatzen duen Lantalan webgunean hainbat eta hainbat baliabide daude, batez ere, idatzizkoari begira: dokumentu ereduak, hiztegiak, ganoraz idazteko tresnak,
http://www.lantalan.com/doc/agiri-ereduak
7-Karrajua izeneko webgunean ere hainbat baliabide agertzen dira, klaserako materialak eta klaserako baliabideak izeneko ataletan.
http://www.karrajua.org/klaserakoak/klaserako
http://www.karrajua.org/baliabideak
8-Kontsultak eta zalantzak argitzeko lekuak ere egon badaude:
http://www.ivap.euskadi.net/r61-2347/eu/contenidos/informacion/dudamuda/eu_dudamuda/duda_muda_zerbitzua.html
http://www.euskaltzaindia.net/jagonet/
9-Euskarazko softwarea ere oso erabilgarria da euskara idatzia hobetzeko batez ere. Hainbat gunetan sakabanatuak dauden euskarazko software programak leku batera bildu dituzte.
http://www.euskara.euskadi.net/r59-19678x/eu/t06aInventarioWar/t06aInicioServlet?idioma=e
10-Eta, azkenik, hamargarrena. Ba, hauxe bera, Azpidazki bera. Izan ere, webgune honetan hainbat eta hainbat baliabide daude euskara ikasi eta hobetzeko: hiztegiak, dokumentu ereduak, Eta kontsultak egiteko gunea ere.
http://www.ehu.es/azpidazki
Nork: marije.2014/12/03 10:24:00.574 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)
2014/09/05 20:18:45.307 GMT+2
Amak 80 urte egin ditu
Urtebetetze oparia aurten berezia izan behar zuen: amaren bizitzako argazki-bilduma eta merienda sorpresa.
Pili ahizpa eta biok erabaki genuen merienda sorpresa antolatuko geniola, juxtu bere urtebetetze egunean, irailaren 1ean. Astelehena eta lehen lan eguna izanda, jai hartu nuen eta Pilik, aldiz, Txoriene programarako lehen grabazio eguna izan du.
Bion artean lotu genuen janari eta edariarena. San Rokeko egongela, berriz, batez ere nik egokitu nuen eta Lilik lagundu zidan apaintzen.

Iribarren bazkaldu genuen Peru, Lili eta hirurok ama eta bere senideekin, osaba Juanito, Jexux eta Iñaxio, eta iseko Miren, Manoli eta Iñaxitarekin.
Iseko eta osabei esan nien San Rokera kafea hartzera gonbidatuko nituela bazkalostean (aspalditik zekiten meriendarena) eta baietz esateko ze ama kapaz da ezetz esateko. Oso ondo egin zuten antzerkia.
San Roken dena prest zegoela iritsi ziren Manterolatarrak, iseko Jexuxita eta Faustina, Marije eta Jon, Ximer eta Itziar, Ainhoa senarra eta bi haurrak, Maite eta senarra.
Ama senideekin bidean zetorrela Antoni lehengusua eta Mertxora lagunarekin egin zuen topo kalean. Meltxorak lore sorta eder bat zuen eskuetan. Hor hasi zen ama txoratzen.
Bi aldiz abestu genion zorionak eta ama hunkituta agertu zen. "Baina zuek danak jakinda, nola ni ez naiz enteratu???"

Amaren argazki-bilduma:
Nork: marije.2014/09/05 20:18:45.307 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)
2014/08/24 10:38:13.621 GMT+1
Santiyo bidearen 2. zatia bizikletaz
Erronka haundia, bakarrik joan naizelako, eta emaitza oso baikorra izan du abentura txiki bezain sakon honek.
Hiru argazki bakarrik gorde ahal izan ditut.

Iruñatik ikusten den El Perdon mendi tontorrean. Igoera oso gogorra izan zen, harritxintxurrez betea zegoen azken malda. Plazer handia izan zen gora iristea.

Iratxen ardoa edan daiteke iturritik eta webcam bidez Joxek ikusi ninduen zuzenen, telefonoz hitz egiten genuen bitartean. Bitxia oso.

Azken egunean, Logroñora iristeko 3 kilometro bakarrik falta zirenean, Maria la de los Higos-en alaba ezagutu nuen.
2009ko argazkiak.




Nork: marije.2014/08/24 10:38:13.621 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)
2014/06/05 23:10:46.177 GMT+2
Lagunekin nola bidaiatu
1. Bapatean, ezaguna ezezagun bihurtu da. Bakoitzak bere planak ere egin.
2. Inork nahi ez duen gela. Zozketa egin.
3. Jatorduak. Denek aukeratu.
4. Atsedena versus parranda. Erdibidea.
5. Polizoia: triste penitentea. Zulotik ihesi.
Gomendagarriak ez diren 10 bidailagun:
1. Beti berandu dabilena.
2. Desagertzen dena. Ezin du taldean ibiltzea jasan.
3. Maitemindu berriak.
4. Ama-aita perfektua. Bereak oso ondo hezituta dauden, besteenak...
5. Ama-aita lasaiegia. Zarata da nagusi.
6. Lanik egiten ez duena.
7. Hiperantolatzailea.
8. Turismo gidari porrokatua. Dena daki eta antolatu du.
9. Sekula pozik ez dagoena.
10. Beti arrazoia izan behar duena.
Artikulua:
Como irse de vacaciones con los amigos (y no perderlos...)
Nork: marije.2014/06/05 23:10:46.177 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)
2014/05/24 20:21:38.379 GMT+1
Madrid, ama, Peru eta Lilirekin




Argazki guztiak.
Nork: marije.2014/05/24 20:21:38.379 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)
2014/01/24 20:16:16.839 GMT+1
Venezia Lili eta Perurekin




Veneziako argazki guztiak.
Nork: marije.2014/01/24 20:16:16.839 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)
Zaharragoak