Erronka haundia, bakarrik joan naizelako, eta emaitza oso baikorra izan du abentura txiki bezain sakon honek.
Hiru argazki bakarrik gorde ahal izan ditut.

Iruñatik ikusten den El Perdon mendi tontorrean. Igoera oso gogorra izan zen, harritxintxurrez betea zegoen azken malda. Plazer handia izan zen gora iristea.

Iratxen ardoa edan daiteke iturritik eta webcam bidez Joxek ikusi ninduen zuzenen, telefonoz hitz egiten genuen bitartean. Bitxia oso.

Azken egunean, Logroñora iristeko 3 kilometro bakarrik falta zirenean, Maria la de los Higos-en alaba ezagutu nuen.
2009ko argazkiak.




Idatzi artikulu bat