Artikulu hau Azpidazkiko webgunetik hartua izan da.
1-Euskara 0tik ikasteko bi wiki daude:
http://www.wikilearning.com/curso_gratis/curso_de_idioma_euskera/5971
http://es.wikibooks.org/wiki/Euskera/Indice
2-Ikasbil webgunean milaka eta milaka artikulu, testu, bideo eta audio daude. Denak daude banatuta mailaren arabera, 1A, 1B, 2 eta 3. mailak alegia. Horrez gain, batzuk didaktizatuta daude, hau da, ariketa egiteko modua eskaintzen dizu webguneak berak. Eta ez hori bakarrik: webgune honek Murgilduz izeneko ikastaroa izan badu, baita esaera zaharrak, txisteak,
http://www.ikasbil.com/jetspeed/
3-EGA prestatzeko lekuak ere badaude sarean zehar. Interneten baliabide ugari daude: azterketetanzer eskatzen den, hiztegiak, hobeto idazteko tresnak, eta, zelan ez, zenbait azterketa.
Helbide orokorra hauxe:
http://euskaljakintzaega.googlepages.com/home
2005-2006ko azterketak hemen:
http://euskaljakintzaega.googlepages.com/05-06azterketak22
4-Euskarari lehen hurbilketa egiteko, interesgarria da Deustuko Unibertsitateak bere garaian plazaratutako euskara ikasteko metodoa.
http://servicios.elcorreodigital.com/euskera/
5-Zure euskara maila zein den jakin nahiko bazenu, horretarako aukera ere ematen du sareak.
http://elcorreodigital.hator.com/
6-Emun kooperatibak kudeatzen duen Lantalan webgunean hainbat eta hainbat baliabide daude, batez ere, idatzizkoari begira: dokumentu ereduak, hiztegiak, ganoraz idazteko tresnak,
http://www.lantalan.com/doc/agiri-ereduak
7-Karrajua izeneko webgunean ere hainbat baliabide agertzen dira, klaserako materialak eta klaserako baliabideak izeneko ataletan.
http://www.karrajua.org/klaserakoak/klaserako
http://www.karrajua.org/baliabideak
8-Kontsultak eta zalantzak argitzeko lekuak ere egon badaude:
http://www.ivap.euskadi.net/r61-2347/eu/contenidos/informacion/dudamuda/eu_dudamuda/duda_muda_zerbitzua.html
http://www.euskaltzaindia.net/jagonet/
9-Euskarazko softwarea ere oso erabilgarria da euskara idatzia hobetzeko batez ere. Hainbat gunetan sakabanatuak dauden euskarazko software programak leku batera bildu dituzte.
http://www.euskara.euskadi.net/r59-19678x/eu/t06aInventarioWar/t06aInicioServlet?idioma=e
10-Eta, azkenik, hamargarrena. Ba, hauxe bera, Azpidazki bera. Izan ere, webgune honetan hainbat eta hainbat baliabide daude euskara ikasi eta hobetzeko: hiztegiak, dokumentu ereduak, Eta kontsultak egiteko gunea ere.
http://www.ehu.es/azpidazki
Idatzi artikulu bat