2018/10/25 10:58:28.031 GMT+2

Getariako baleak

Bai, pluralean idatzi dut, nahita.

Donostiako Akuariumean bisita gidatua egin berri dut urrian. Balearen hezurdura famatuaren azpian ginela, gidari prestuak halamoduzko laburpen bat egin zuen. Banekien datuak falta zirela laburpen horretan eta bilaketa lana egin nuen. Gidariak, jator, onartu zuen informazio osagarria jasotzea. Hona hemen bildutakoa.

Gipuzkoako kostaldean bale asko ibili zen garai batean baina 4 bale ezagun aipatzen ditu Xabier Alberdi historialariak Euskadi Irratian egindako elkarrizketan:

1. 1763koa, ama eta kumea, Zarauztarrak ama harrapatu...Getariarrak balekumea harrapatu...ama askatu kumeari laguntzeko eta Getariarrak ama ere harrapatu eta Getariko portura eraman. Pleitua getariarrek irabazi zuteb.

2. 1854koa. Donostian balea agertu eta donostiarrek harrapatu baina ondoratu egin zen. Azaleratu zenean, getariarrek lotu eta eramaten hasi. Donostiarrak haserre, berreskuratu. Kopenagen dago museoan.

3. 1878koa, akuariunean dagoena, Getariar eta Zarauztarren artean harrapatua, pleitoa eta moilan usteldu zena.

4. 1901ekoa. Bertsoek ondo jasotakoa, Benitok kantatua. Arrantzale tripulazio berdinak irabazi zuen kontxako lehen bandera Oriorako.

Lotura hauetan entzun eta ikusi dezakezu goian aipatutakoaren jatorria:

1. Euskadi Irratian Xabiel Alberdi historialariari egindako elkarrizketa. Ontzi Museoan Munoaren margolanak egon zirenekoak: "Gaurko egunez 1763. urtean ez zen giro zarauztarren eta getariarren artean".

2. Testigantza historikoa ardatz - Urola Kostako Hitza.

Nork: marije.2018/10/25 10:58:28.031 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Please answer this question to add your comment
Zenbat dira hiru gehi bost? (idatzi zenbakia)