2017/10/02 08:39:10.994 GMT+2

Elkarrekin esnatzeko ordua

Kirmen Uribek 2016an Susa argitaletxean atera zuen liburua da "Elkarrekin esnatzeko ordua". Irakurle taldean lantzeko irakurri dut. Hasiera aldapa gora egin zitzaidan, estiloa, gaia... Baina erdialdetik aurrera, guztiz lotua egon naiz irakurketarekin. Errealitate fikzionatua eta dokumentazioa lana ditu ardatz liburuak. Ondarruako Urresti familian oinarritu da istoriari hurbiltasuna emateko. 20. mendeko haserak kontatzen dizkigu, Euskal Herriaren askatasun gosea, EAJko Jose Antonio Agirre lehendakariaren ibilerak, Espaniako Gerra Zibilaren ankerkeriak, Venezuelara ihesi joandako euskaldunen bizipenak, torturak, Nazioartearen babesa eta ahanztura, euskal espien ibilerak,iheslarien gorabeherak, ETAren sorrera ... Hauek dira liburuko pertsonaia esanguratsu batzuk, benetan, Euskal Herriko istorian eragina izan zutenak: Txomin Letamendi Manu Sota

Nork: marije.2017/10/02 08:39:10.994 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Please answer this question to add your comment
Zenbat dira hiru gehi bost? (idatzi zenbakia)