Hasiera | Foroa | Wikia | Azpitituluak jaisteko

Wikia: mapa | azken aldaketak | laguntza | editatzeko, behe-behean dago aukera

Azpitituluak euskaratu

Azpititulu bat euskaratzeko modu errazena da erdarazko fitxategi bat hartu, eta gainetik itzuli. Hemen daude pistak nola eskuratu daitezkeen AzpitituluakErdaraz

Testu hutsa editatzeko editore bat gomendatzen dizut euskaratzea egiteko. Windows-en Scite testu editorea ondo dabil, eta euskaratua dago. Ubuntu, testu gisa ireki .srt fitxategiak, eta ondo irakurtzen dira.

Itxura hau du aurkituko duzun testuak:

Ba horren gainean, lerro zenbakiak eta denbora markak berdin utzi, eta testua euskaratzeari ekin. Honela:

Lana osatutakoan

Azpitituluak osoki euskaratzen badituzu, mesedez kargatu hemen denok konpartitzeko:

Lan partziala

Azpitituluak partzialki euskaratzen badituzu, agian beste lagun bat prest dago lana jarraitzeko. Itzulpen partzialetarako, mesedez, hasieratik hasi itzulpenarekin, eta hemen kargatu ondoren:

Kargatzerakoan, mesedez, adierazi parentesi artean noraino itzuli duzun, eta zenbat lerro diren guztira. Adibidez (201/730) jartzen baduzu, 201. lerrora iritsi zarela esan nahiko luke, eta guztira 730 lerro direla. Beste lagun batek apur bat gehiago osatzen badu, agian kargatuko du beste atal bat eta idatziko du (318/730)... Itzulpenean hartutako aukerak eta edozein komentario interesgarri ere gehitu.

Sinkronizazioa

Azpitituluak euskaratuta, baliteke ez egotea sinkronizatuta bideo fitxategiarekin. Horretarako, hemendik jarraitu: SinkronizatuWindows eta SinktronizatuUbuntu?

Dena prest daukazunean, ikustera: IkusiWindows, IkusiUbuntu, IkusiMac?, IkusiTelebista


Editatzeko, erabiltzaile izena da 5 eta pasahitza 7, letrekin eta letra xehez: editatu orri hau help , subscribe