Hasiera | Foroa | Wikia | Azpitituluak jaisteko

Wikia: mapa | azken aldaketak | laguntza | editatzeko, behe-behean dago aukera

Telebistan ikusi film azpititulatuak

Telebista batean ikusteko film azpititulatua, Dvd jogailu arruntarekin egin daiteke hori. Gertatzen dena da, film jogailu batzuekin azpitituluak badabiltzala, eta beste batzuekin ez. Dokumentatzen saiatuko gara jogailu balekoak eta balio ez dutenak: JogailuOnak eta JogailuTxarrak

Oraingoz egindako aprobetan, disko bidez elikatzen diren Dvd jogailuak bakarrik erabili ditut. Usb konexioa duten jogailuak, edo Home Cinema instalazio konplexuagoak dituzuenok beste proba batzuek dokumentatzen badituzue, oso ondo.

Baina bitartean, disko bidez nola egin saiatuko naiz argitzen.

Nola Grabatu Disko bat telebistan ikusteko

Dvd jogailu batean disko batean filma ikusteko, Cd bat erabili dezakezu (700 Mb inguruko film bat eta bere srt azptitituluak ondo sartuko dira), edo Dvd disko bat erabil dezakezu (lauzpabost film sartu daitezke).

Grabaketa egin aurretik, prestatu filmen karpetak.

Film bat baino gehiago grabatu behar baduzu Dvd horretan, modu ordenatuan egin, film bakoitzeko bi fitxategiak karpeta banatan. Lau film sartu nahi badituzu, lau karpeta sortu, eta horietako bakoitzaren barruan, bi fitxategiak, izen berberarekin salbu eta luzapenean, steal_this_film.avi eta steal_this_film.srt

Horrela prestatu duzunean materiala, kopiatu edo erre disko hori, eta sartu jogailuan. Gailu batzuetan edo besteetan, ikusteko prozedura desberdina izan daiteke, ikus JogailuOnak horretarako. Ez badago modurik zure Dvd aparailuan azpitituluak ikusteko, zure jogailua JogailuTxarrak kategorian sailkatu beharko dugu, tamalez.


Editatzeko, erabiltzaile izena da 5 eta pasahitza 7, letrekin eta letra xehez: editatu orri hau help , subscribe