Hasiera | Foroa | Wikia | Azpitituluak jaisteko

Mononoke Hime (1997)

luistxo ¦ 2008-09-16 ¦ 07:29 ¦

Mononoke Printzesa 1997ko animazio film zoragarri bat da, Hayao Miyazake jeinu japoniarrarena.

Ikus Wikipedian.

Gaztelaniazko fitxategiaren gainean egindako adaptazioa da hau. Espiritu del Bosque delakoa, Basajaun bihurtu dut.

Azpitituluen fitxategia: Mononoke_Printzesa.rar 31KB (Osoak)

Erantzunak

  • Re: Mononoke Hime (1997)

    Darko ¦ 2008-09-24 ¦ 02:11

    Kaixo luistxo! Eskerrik asko azpititulu hauengatik, noizbait film hau itzultzeko asmoa banuen nik.

    Ez gaizki hartu baina akatsen batzuk ikusi ditut hala ere. Horiek zuzentzeko baimenik ematen al duzu?

    Azkenik, filma jatorrizko bertsioan non lortu jartzea asko eskertuko nizuke (hemen eta film guztietan orokorrean). Ikusi arte!

  • Re: Mononoke Hime (1997)

    luistxo ¦ 2008-09-24 ¦ 16:37

    Mesedez zuzendu nahi duzuna, eta hona kargatu, erantzunen artean artxibo erantsiak ere gehitu baitaitezke.

    Filma eskuratzeari buruz... hainbat bide daude, eta espero dut jendeak laguntzea Wikitik dokumentatzen. Nik Mononoke lagun baten opari gisa jaso nuen, bere disko gogorretik.

    Filma eskuratzeko, DVD-a Amazonen eros . Elkar.com denda euskaldunean deskatalogatua dagoela ikusi dut. DVDa edukita, bideoa erauzi edo ripeatu soinu banda orijinalarekin eta...

Erantzun artikulu nagusiari