Getarian kultur eskaintza laukoiztu egin da ni bertan bizi nintzenetik. Azken aste hauetan Senegaldarren eguna, Elkanoren bizitzan oinarritutako Erria Txikota! herri-antzerkia, eta inkisizio dorrean gaztelako errege-erreginen eta elizaren jazarpena eta akelarrea antzeztu zituzten aurreko astean. Azken hau Sustraiak taldeak antolatua.
Herritar askok hartu dute parte ekintza hauetan ere, eta gainera kalitate handiko ikuskinak eskaini dituzte. Sormen eta ekimen handiko belaunaldiak bildu dira azken urteotan eta izugarri aberastu dute herri bizitza.
Aipatu nahi ditut surf taldea, gaztetxea, gaztelekua, irakurketa tailerrak, guraso-eskolak, xake taldea...
Gustora juten natxion nere herrira!
2009/10/10 19:54:36.333 GMT+2
Senegal, erria txikota, inkisizioa eta akelarrea
Nork: marije.2009/10/10 19:54:36.333 GMT+2
Etiketak: getaria | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)
Idatzi artikulu bat