10 Maiatza
2004

Coreblog diseinua: Movable Type-ren CSS orriekin guztiz konpatiblea

Demo bat: estiloz eta itxuraz aldatzeko aukera

Blog-ak egitura bertsukoak izanda ere, diseinu personalizatuak egiteko aukerak daude. Eta Eibar.org blog-komunitate bat bihurtzen bada, bakoitzak bere estiloa ere eduki ahal izango du.

Ikusi hau


Aurreko mezu batean aipatutako Amatiñoren blog "faltsuaren" kopia eraldatu bat da. Hor ikusiko duzue dantzan menu desplegable bat (ez oso ondo kokatua, egia esan).

Handik estiloa aldatuz, ikusi ahal izango duzue itxura aldatzen dela guztiz. Sarean estiloa, adibidez, Sarean.com web-etik hartutakoa da.

Adibide honetarako, CSS estilo aldakorrera moldatzeko Jeff R. Hicks-ek sortutako Coreblog-erako CSS skin edo azala erabili dut. Era berean, Trond Lossius-en Lostblog gunetik azal-aldaketarako sistema kopiatu dut. Berak bere aldetik, beste norbaiti zor dio CSS estiloen kontua.

Movable Type-ko estiloekin guztiz konpatiblea da garapen hau.

Bidalketa: luistxo (07:33) | Permalink | Erantzunak (0) | Aipuak (trackback) (0)
Comments
There is no comment.
Trackbacks
Hona bidali aipuen trackback erreferentziak:


There is no trackback.
Erantzun