Hasiera | Foroa | Wikia | Posta-zerrenda | Azpitituluak jaisteko

Lost 6x01 6x02 LA X (2010)

baltuna ¦ 2010-02-06 ¦ 15:09 ¦

Lost telesaileko azken denboraldiko lehen bi atalak.

Azpitituluak 700Mb-ko bideo artxiboarekin sinkronizatuak daude. Ez du bereizten lehen eta bigarren atalaren artean, dena jarraian dago.

Azpitituluen fitxategia: Lost 6x01 - 6x02 - LA X.eus.srt 67KB (Osoak)

Erantzunak

  • Re: Lost 6x01 6x02 LA X (2010)

    Goio Arana ¦ 2010-02-08 ¦ 11:50

    Mila esker egindako lanagatik!

  • Re: Lost 6x01 6x02 LA X (2010)

    baltuna ¦ 2010-02-08 ¦ 13:31

    Ez horregatik!

    Egia esan ez dakit zer nolako harrera izango duten azpititulu hauek, baina beno gaztelerako bertsioa(bikoizketarena, ez azpitituluena) astebete beranduago iritsiko dela ikusita norbaitek agian erabiliko zituela pentsatu dut.

    Printzipioz 6x03 atalarekin ere berdina egiteko asmoa dut, eta gero segun ze nolako harrera duen ikusita jarraituko dut (edozeinek egin nahi baditu esan eta organizatuko gara) edo bestela beste zeozer itzultzen hasiko naiz.

    Igotako lehen bertsioak 1009. 'esaldian' akats bat du(akats teknikoa). Hori zuzendua berrigoko dut orain. Zuek itzulpen akatsak aurkituz gero lasai zuzendu, http://www.subtitulos.es/lost/6x01 lortutako gaztelerako azpitituluetan oinarritu naiz. Norbaitek ingelerakoekin konparatu nahi baditu ziur hobeto daudela. Jin eta Sunen elkarrizketak ere itzultzeko daude, norbaitek osatu nahi badu...(gutxi dira) Hurrengo kapituluetan horiek ere sartzeko asmoa dut.

    Inork sinkronizatuta dauden fitxategia(.avi-a edo..) topatzeko arazorik baldin badu esan eta topatuko dut berriro ere.

    PD: Zutagun (http://www.zutagu.net) azpitituluak sortzeko talde bat sortu da, nahi baduzue...

    Azpitituluen fitxategia: Lost 6x01 - 6x02 - LA X.eus.srt 67KB (Osoak)

Erantzun artikulu nagusiari