Hasiera | Foroa | Wikia | Posta-zerrenda | Azpitituluak jaisteko

?Biak batean'

Oihana ¦ 2009-12-17 ¦ 17:41 ¦

Kaixo lagunok!

Lehenik eta behin zorionak eta eskerrak gune hau sortu eta kudeatzeagatik.
Zalantzatxo bat daukat: pelikula baten irudia (.avi formatuan) eta azpitituluak (.srt) eskuratu ditut, baina bi ataletan bakoitza (cd1 eta cd2 eta azpitituluak ere bitan)eta orain, nola egin dena bateratzeko eta pelikula haseratik amaieraraino etenik gabe gozatu ahal izateko?

Mila esker!,
Oihana

Erantzunak

  • Re: ?Biak batean'

    Luistxo ¦ 2009-12-18 ¦ 10:35

    Ez dut metodorik ezagutzen... ikusi lehen partea, amaitzen denean jaiki sofatik, luzatu besoak, edan freskagarri bat, eta itzuli sofara bigarren zatiari ekiteko. Ez da hain traumatikoa.

  • Re: ?Biak batean'

    Oihana ¦ 2010-02-03 ¦ 18:56

    Azkenean ez zegoen arazori: VCL erreproduzitzaileak "jarraian" (segundu bateko tarteaz) erreproduzitzen du dena.
    Eskerrik asko arretagatik, dena den.
    Oihana

Erantzun artikulu nagusiari