Hasiera | Foroa | Wikia | Posta-zerrenda | Azpitituluak jaisteko
Azpitituluak edo azpidatziak euskaraz
Euskarazko azpitituluen inguruko webgunea izan nahi du honek. Informazioa eta, batez ere, azpitituluen fitxategiak trukatzeko lekua bihurtu nahi luke honek. Elkarlanerako aukera bat.
Ikus azpititulu osoak edo lagundu osatzen partzialki euskaratuak. Dokumentatu zaitez wikian eta partekatu zure aportazioa; ez da hain zaila ekitea:
Foroa
Foro honen ideia da gaiak plazaratzea, eta baita bere bitartez azpitituluen fitxategiak trukatzea. Moderatu gabeko foroa da: artikulu nagusiak bidaltzea edo erantzutea libre da.
Forora albisteak kargatzeko, hemendik.
Azpitituluen fitxategiak
Moderatu gabea eta (nahi baduzu) anonimoa da fitxategi karga. Azpititulu fitxategia baduzu, mesedez RAR edo ZIP formatuan konprimitu, eta huraxe kargatu azpitituluak kargatzeko formulariotik. Kargatzeko orduan, osoa ala osatzeko den zehaztu.
Osatu gabeko fitxategiak ere ongi etorriak dira. Beste lagun batek har ditzake, eta jarraitu itzulpenarekin.
Azpitituluak dituzten mezuetan, erantzuna uztean fitxategi gehigarriak utz daitezke. Hau da, azpititulu osoen kasuan, segun-eta zein film bertsio, fitxategi desberdinak kargatu ahal izango ditugu. Eta osatzeko dauden azpitituluetan, bertsio aurreratuagoak kargatu ahal izango ditugu.
Wikia
Ez duzu sekula etxean euskaraz azpititulaturik filmik ikusi? Ba egin daiteke. Baina hain erraza ere ez da. Webgune honek lagundu nahi dizu, eta horretarako funtsezkoa da dokumentazioa. Horretarako wiki bat ezarri dugu. Editatzeko libre dago wikia, erabiltzaile-izena eta pasahitza orrietan bertan ematen da aditzera.