Berriak | Katalogoa | Erreleborik? | Foroa | Wikia | Honi buruz

Star Wars Episode II: Attack of the Clones (2002)

Oier Gorosabel Larrañaga ¦ 2018-08-24 ¦ 20:09 ¦

Star Wars seriearen prekuela eta sekuelen artean, film hau dugu bigarrena (gaur egun). Anakin Skywalker jedi ikaslearen gaztaroan zentratua dago, nagusitan Darth Vader ultragaiztoa bihurtuko dena alegia. Pelikularen motor nagusietako bat ongia eta gaizkiaren arteko lehia da (“indarraren alde argia eta iluna”, sagaren hizkera karakteristikoan), askotan begi bistakoa izaten ez dena; zentzu horretan nabarmena da gerren planifikazioari egiten zaion kritika, eta 1930. hamarkadan Alemanian naziek izan zuten bilakaerarekin paralelismoa.

Sinopsia: 2. atal hau 1. atala baino 10 urte geroago girotua dago. Galaxian guda zibila hastear da. Dooku Kondearen gidaritzapean, milaka sistemek Errepublika Galaktikoa utzi nahi dute. Amidala senataria erahiltzen saiatu dira; Anakin Skywalker Jedi ikasleari bera babesteko misioa emango diote, Anakinen maisu Obi-Wan Kenobik hilketa saiakera ikertzen duen artean. Bitartean, galaxiarentzako mehatxu berri bat agertuko da: klonen gerrak.

Zuzendaria: George Lucas. Ekoizlea: George Lucas, Rick McCallum. Gidoia: George Lucas, Jonathan Hales. Musika: John Williams. Argazkia: David Tattersall. Muntaia: Ben Burtt. Jantziak: Trisha Biggar. Antzezleak: Ewan McGregor, Natalie Portman, Hayden Christensen, Christopher Lee, Samuel L. Jackson, Frank Oz, Ian McDiarmid, Pernilla August, Temuera Morrison, Jimmy Smits, Jack Thompson, Leeanna Walsman, Ahmed Best, Rose Byrne, Anthony Daniels, Kenny Baker. Izenburuak: Star Wars, épisode II : L'Attaque des clones (fr), Star Wars: Episodio II - El ataque de los clones (es), Star Wars II. Atala: Klonen Erasoa (eu). Wikipedia .

Oharra: Yoda Maisuaren hizkerari ezaugarri berezia baina halere ulergarria emate aldera, naffarrera klasikoz hizketan jarri dugu, Josu Lavinek garatutako itzultzaile automatiko hau erabiliz.

Bertsio honetarako:

 Star.Wars.Episode.2.Attack.of.the.Clones.2002.1080p.BrRip.x264.BOKUTOX.YIFY

Deskargak: 0

 :  Star.Wars.Episode.2.Attack.of.the.Clones.2002.1080p.BrRip.x264.BOKUTOX.YIFY.rar 32KB Osoak