Berriak | Katalogoa | Erreleborik? | Foroa | Wikia | Honi buruz

Médecin de Campagne (2016)

Oier Gorosabel Larrañaga ¦ 2018-05-08 ¦ 16:36 ¦

Film eder honek landa eremuko medikuntzaren ezaugarri bereziak erakusten dizkigu. Bukolismotik aparte, baserririk baserri dabiltzan osagileak jarraituko ditugu haien lanaren gazigozoak konpartituz, eta maitasunez eta umore finez, herri txiki baten bizimoduan barneratuz.

Sinopsia: Frantzia iparraldeko landa eskualde batean, Werner doktorea mediku bakarra da. Gaixotasun bat duela eta, laguntzaile bat ezarriko diote gogoz kontra. Osagile biek lanbidea ulertzeko modu desberdinak uztartu beharko dituzte, eta gorabeherak gorabehera, kapitaleko gazteak zaharraren eskarmentutik asko ikasiko du; bai medikuntzaz, baita bizi legeaz ere.

Zuzendaria: Thomas Lilti. Ekoizlea: Emmanuel Barraux, Agnès Vallée. Gidoia: Baya Kasmi, Thomas Lilti. Musika: Alexandre Lier, Sylvain Ohrel, Nicolas Weil. Argazkia: Nicolas Gaurin. Edizioa: Christel Dewynter. Antzezleak: François Cluzet, Marianne Denicourt, Isabelle Sadoyan, Félix Moati, Christophe Odent, Patrick Descamps, Guy Faucher, Margaux Fabre, Julien Lucas, Anthony Bajon, Yohann Goetzmann, Josée Laprun, Géraldine Schitter, Sylvie Lachat, Philippe Bertin. Izenburuak: Irreplaceable / The Country Doctor (en), En un Lugar de Francia / Un Doctor en la Campiña (es), Landa Eremuko Medikua (eu). Estekak: Film affinity | Allocine

Bertsio honetarako:

 Irreplaceable.2016.Medecin.de.Campagne.BDRip.XviD-EXTREME.avi

Deskargak: 0

 :  Irreplaceable.2016.Medecin.de.Campagne.BDRip.XviD-EXTREME.rar 27KB Osoak