Berriak | Katalogoa | Erreleborik? | Foroa | Wikia | Honi buruz

Michael Clayton (2007)

Luistxo ¦ 2018-01-06 ¦ 10:52 ¦

Michael Clayton abokatua da izen handiko bulego batean, baina ez da lege-kontuetara dedikatzen, denetariko arazo-konpontzailea da. Arazo horietako bat bere lankide Arthur Edens-ek planteatuko dio, Clayton zor batekin itolarrian dagoen unean: Edens erotu egin da kasu baten tentsioaren erdian; bere bezeroa den enpresa farmazeutikoaren alde egin beharrean, badirudi demandatzaileen familia bateko neska gazte batekin maitemindu dela.

Primerako aktoreek antzeztutako thriller bat, enpresa munduko jukutriak azalerezten dituena. Bereziki, Tom Wilkinson zoragarri dago. "Ni naiz Shiva, heriotzaren jainkoa!", dio Wilkinsonek eszena gogoangarri baten amaieran. Niretzat, ez ahazteko film eta antzezpena.

Zuzendari eta gidoilaria: Tony Gilroy. Aktoreak: George Clooney, Tom Wilkinson, Tilda Swinton, Sydney Pollack, Michael O'Keefe, Sean Cullen, Ken Howard, Merritt Wever, Robert Prescott, Denis O'Hare. Imdb

Azpidatzien hiru fitxategi itsatsi ditut. Axxo izenekoa bertsio hauetarako da:

 Michael.Clayton[2007]DvDrip[Eng]-aXXo  
 Michael Clayton[2007]DvDrip[Eng]-FXG
 Nedivx-michaelclayton-xvid[www.thegenius.us.by.Articulador]
 Michael Clayton 2007 Blu-ray Re x264 a720 DD5 1 A@SiLU 

Yify izenekoa hauetarako:

 Michael Clayton (2007) 720p BrRip mkv - 750MB - YIFY 
 Michael.Clayton.2007.BrRip.720p.YIFY

Eta Anoxmous delakoa hauetarako:

 Michael.Clayton.2007.iNTERNAL.1080p.BluRay.x264.anoXmous
 Michael.Clayton.2007.BluRay.1080p.x264.DTS.dxva-xander
 Michael.Clayton.2007.1080p.bLURaY.x264.anoXmous_

Deskargak: 23

 :  Michael.Clayton[2007]eus.zip 124KB Osoak

Erantzun artikulu nagusiari