Berriak | Katalogoa | Erreleborik? | Foroa | Wikia | Honi buruz

Tanna (2015)

Urtzi Urrutikoetxea ¦ 2018-01-03 ¦ 18:38 ¦

Ozeano Bareko Vanuatun kokatzen da istorioa, Tanna uhartean. Gurasoei aginduei eta tradizioari aurre eginez, maitasunez ezkontzea erabakiko duten bi gazteren egiazko istorioa kontatzen du. Ahizpa baten leialtasuna eta maitasun debekatua, sumendi baten magalean dagoen oihan tropikal baten girotutako Romeo eta Julieta bat da, Yakel herriak berak antzeztuta.

Veneziako 72. Zinemaldian Ikusleen saria jaso zuen, eta Australiak herrialdea Oscarretan ordezkatzeko aukeratu zuen ingelesez ez diren filmen atalean, eta Akademiak ere bost hautagaien artean izan zuen 89. edizioan (2017koan).

Zuzendari eta ekoizleak: Martin Butler, Bentley Dean. Gidoia: Martin Butler, Bentley Dean, John Colle. Aktoreak: Marie Wawa, Mungau Dain. Herrialdea: Australia, Vanuatu. Hizkuntza: Nauvhal. Imdb

Hiru aukera doaz itsatsita. MkvCage izenekoa bat etorriko da bertsio hauekin:

 Tanna.2015.720p.BRRip.950MB.MkvCage
 Tanna.2015.BluRay.1080p.DTS-HD.MA5.1.x264-MT 

Sonata izenekoa beste hauekin:

 Tanna.2015.DVDRip.x264-HANDJOB
 Tanna 2015 DVDRip Sonata Premiere 
 Tanna Sonata Premiere 

Eta hirugarrena bertsio honetarako da:

 Tanna.2015.SUBBED.DVDRip.x264-RedBlade

Bertsio hauetarik zenbaitek erretako ingelesezko azpidatziak dituzte, baina jakin badakigu Sonara Premiere delakoa garbia dela, euskarazko azpidatziekin parekatuta, ondoen ikusteko aproposa.

Deskargak: 42

 :  Tanna2015.zip 41KB Osoak

Erantzunak

  • Re: Tanna

    Azpitit ¦ 2018-01-04 ¦ 11:50

    Eskerrik asko @urtziurruti zure lehen ekarpen honengatik. Askotan irakurri dizugu hedabideetan azpidatzien alde, zinea euskaraz kontsumitzearen alde, eta eskertzekoa da jarrera hori (hemen adibide bat).

    Filmari dagokionez, aukera interesgarria. Fitxa txukundu dizugu pixkat, eta sinkronizazio pare bat gehitu.

Erantzun artikulu nagusiari