
Nire harridurarako talde txikia bildu gara oraingoan hamabi lagun modu aktiboan eta lau bat barauan. Gizonezkoak bi besterik ez dira izan.
Lasaitasun eta oreka bila joan naiz oraingoan eta lortu dut behar nuena.
Etxea izugarri apaindu eta egokitu dute. Lorategia, igerilekua, gela, talde, talde dinamikak eta otorduak ezin hobeak izan dira.
Beti bezala oso helburu desberdinekin hurbildu da oraingoan ere jendea Zuhaizpera. Batzuk osasun arazoak medio barau egitea, besteak lasaitasun bila, besteak arazo sentimentalak bultzatuta, besteak argaldu nahi duen bikoteari laguntzera, besteak anorexia arazoak gainditzera eta zertara joan den argi esan ez duenik ere izan da bertan.
Beraz, edozeini gomendatzeko lekua da Zuhaizpe.
Idatzi artikulu bat