Aurten bost pelikula ikusi ditut, beno egia esan, hiru zine-aretoetan, osorik, beste baten hasiera bakarrik eta bosgarrena etxean ikusi dut, pirateatua.
Gehien gustatu zaidanarekin hasiko naiz:
"Rhino season" sail ofizialean, non Monica Bellucci italiarrak lan sakona egiten duen. Filma poesia da. Zuzendariak Donostian sariak jaso izan ditu; bere herrialdetik kanporatu zuten orain lau urte, Irandik. Persiako Sharen garaian hasi eta Jomeiniren garaipenean gaizki ulertutako maitasun-bekoizkeri-gorrotoak sortutako mendekua erakutsiko ditu zuzendariak, hitz gutxi baina irudi egokiekin.
"Animals" zuzendari berrien atalean ikusi genuen. Sinopsiak itxura onik ez zuen arren, asko gustatu zitzaigun elkartu ginen lau lagunoi.
Bestalde, hizkuntzen erabilera filmean bertan eta galdera-erantzunen tartean kuriosoa izan zen.
Zuzendaria eta hartza.
Hasteko, pelikulan hartzak ingelesez hitz egiten du eta Pol protagonistak katalanez. Eskola ingelesean dabilenez, pelikulan zehar ingelesa ere asko entzuten da.
Elebitasun pasiboaren erakusle argia iruditu zait filma, eta bi lagun biak ulertzen duten bi hizkuntzetan lasai aritu daitezkeela, erosotasunean egin daitekeela erakutsi dute.
2012/09/29 13:23:23.010 GMT+2
Zinemaldia 2012 made in marije
Nork: marije.2012/09/29 13:23:23.010 GMT+2
Etiketak: | Permalink