Lau pelikula ikusi ditut aurten:
1. Los colores de la montaña, Kutxa zuzendari berriak saria jaso du. Peliku goxua iruditu zait; haur-talde baten ikuspegitik Kolonbiak bizi duen gerrak sortutako ondorioak plazaratzen ditu film honek; oso sinesgarria da filman ikusten dena: haurrei ez diete gertatzen denaren berri ematen eta, ondorioz, ezjakintasunak sortutako beldurra eta harridurarekin bizi dute gerrila eta ejerzitoak eragindako kalteak; mendietatik desplazatutakoen errealitatea agerian uzten du pelikulak; heriotza eta sufrimentua eguneroko ogi direla salatzen."TVE beste begirada" saria eman diote.
2. Apart-together film txinatarra. Oso istorio bitxia du pelikula txinatar honek. Erraz ikusten da, erritmo jasangarri du eta belaunaldi zaharreko protagonistak maitagarriak dira, oso; baloreen gainbehera agerian uzten du gazteen artean sortzen diren kezka eta jokaeren bidez. Dena den, harrigarria da senarrak nola onartzen duen bere emaztea gaztetako maitalearekin joateko duen guraria.
Argazkian agertzen den aktore ile zuria emanaldian egon zen; Koldo Martinez aurkezleak esan bezala, oso emakume dotorea iruditu zitzaidan.
Ostiral arratsaldean Gehituk banatzen duen Sebastian sari-banaketan egon nintzen. 80 egunean saritu dute eta zuzendariak eta hainbat aktore bertan egon ziren.
Gehituko bi lehendakariak, bi zuzendariak, bi aktoreak eta Rebordinos, Zinemaldiak datorren urtean izango duen zuzendari berria.
3. Cerro Bayo pelikula argentinarra ikusi nuen ostiralean; istorioa interesgarria da, txikia izanagatik ere, baina oso azalean geratzen dira bertan kontatzen direnak; gehien garatutako kontakizuna orgasmo beharrean dagoela uste duen neskatoarena da, baina ez da argitzen zergatik egin nahi duen bere buruaz beste amonak, besteak beste. Filmaren erritmoa mantsoegia da nire gusturako eta Bariloche -leku zoragarria omen- apenas agertzen den. Xabier Mendiguren Elizegiren iritzia.
4. Euskaltel gazteria saria jaso duen pelikula ikusi dugu larunbatean, Abel. Oso film ederra iruditu zait, kamara oso egoki jarrita dago eszena bakoitzean eta istoria oso ondo kontatuta; hunkigarria da une askotan eta komedia ukitua hartzen du dramak hainbatetan. Mexikoko matxismoa agerian uzten du, bide batez. Gomendagarri oso. Diego Luna aktorearen lehen luzmetraia da.
2010/09/25 17:06:58.122 GMT+2
Zinemaldia 2010
Nork: marije.2010/09/25 17:06:58.122 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)
Idatzi artikulu bat