Larunbatean Peru eta Liliren ileapaindegian izan ginen.
- Ez duzula kremarik ematen? Ba oso ondo zaude ia 42 urte izateko.-Leirek harrituta.
- Ez du kremarik behar.- Luisek maitekiro. Piropoa eskertu diot gauean.
Baina onartu behar dut azkenaldian, beharbada 41 urte bete nituenetik, oso nabarmenak zaizkidala denboraren joanak edo etorriak? sortutako bidezidorrak, ile-zuriak, adinak marraztutakoak oro har.
Bi egunetan kremaz igurtzi dut aurpegia. Gaur ez naiz gogoratu ere egin. Gutxi irauten didate niri ohitura osasuntsuak hartzeko asmoek!
2008/02/06 16:48:09.613 GMT+1
Ximurrak
Nork: marije.2008/02/06 16:48:09.613 GMT+1
Etiketak: marije | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)
Idatzi artikulu bat