
Amaro Sanchez Iribar lehengusuarekin asteburu pasa polita egin genuen. Altxerrian bainatu ziren lehenenengoz! Nire gaztetako ohitura ezagutu zuten horrela.

Jabi Beltran eta Jesus Estonba lagunek paella zoragarria prestatu ziguten Hendaiako etxean. Goxua zegoen horratio! Baina aurretik Oiartzungo errekan bainatu ginen, Arditurrin. Paraje ederra.


Donostiako La Mota gotorlekuan Donostiari buruzko erakusketa itzela jarri dute. Oso interesgarria. Batez ere ikusentzunezkoak gustatu zaizkigu.

Zestuan izan ginen. Ekain kobazuloaren errepika (eraikitzen), Sastarrain baserri-eskola eta Lili jauregia ikusi genituen. Bazkaria Arroa Goikoan egin genuen 40 bat lagunek bertako Elkartean. Bazkalostean goxo egon ginen.
Sastarrain kanpoaldea.Urrutian txiki-txiki ikusten den baserritarrak behiei, txerriei eta zaldiei jaten ematen laguntzen utzi zigun. Haurrek asko gozatu zuten, batez ere txerriei jaten ematen.


Idatzi artikulu bat