Oso gustura ikusi dut; asko gustatu zait, farre-algarak bota ditut lehen zatian; bigarren zatian, eta bukaera jakin arren -hala gustatzen baitzait-, tentsioa muturreraino eusten du filmak.
Xabie Mendigurenek Sustatun idatzitakoarekin bat nator, guztiz.
Argian, Mikel Garciak:
Telmo Zigilua
Mundu woodyallenianoaz eta Medem-unibertsoaz hitz egiten den bezala, ezinbestean Telmo Zigilua aipatu behar dugu Urte berri on, amona! filmaz mintzatzerakoan. Ohiko umore beltza primeran erabili du zuzendari zarauztarrak, eta komedian drama (edo draman komedia) txertatzeko duen gaitasunari tragedia eta thriller ukituak gaineratu dizkio oraingoan. Emaitza, genero batetik bestera maisuki jauzi egiten duen istorio basatia, bukaeraraino tentsioan mantentzen zaituena.
Jun ikustera, benetan merezi du-eta!
Idatzi artikulu bat