
Nafarroako Opakuan sartu eta Entzian utzi genuen kotxea. Bizikleta gainean Urbasa joan ginen, han bazkaldu eta buelta Entziara; Mendiluze kromletxetik Mirutegi mendia igo eta kotxera buelta. Aguraingo festetan bukatu genuen. Egun ederra beraz.
Mirutegin saia saldoa ikusi genuen, handiak, haizearekin dantzan; goian gu eta tarteka beraiek. Saiak goitik ikustea ikusgarria da.
25 kilometro inguru egin ditugu, oinez eta bizikletaz egin ditugunak batuta. Ez dago gaizki!
Idatzi artikulu bat