2006/05/10 21:56:43.979 GMT+2

Ulia mendia ezagutzera

Ulia mendian izan gara aspaldiko partez.
Eguraldia lagun, gustura ibili gara. Paraje ederra da mendia eta itxasoak bat egiten duten hau. Ostruka, behi eta sugandilak izan ditugu lagun.
Bide bazterreko marrubiak oraindik heldu gabe zeuden, lastima! Eta ogi goxoa erosi dugu mormoien baserrian. Edateko xelebre bat probatu dugu bertan ura, azukrea, limoia eta ozpina nahastuz egina. Ozpinaren garraztasunak edateko zaila bihurtu du edaria. Gustura egon gara komunitate-famili horren etxean. Joben garaiko tribuen jarraitzaileak omen dira. Bi komunitate daude Gipuzkoan eta guztira 60 bat lagun ba omen dira. Alde zaharrean belar-denda bat dute gainera. Ogia, baratzako produktuak eta arropa saltzen dute bertan.
Ondoren balearen-behatokiraino iritsi gara. Egun-pasa egiteko leku ederrak daude bertan. Hori bai, gaur egun behatoki horretatik ez da itxasorik ikusten. Gure kostaldean baleak aspaldi akatu genituelako izango da!

Nork: marije.2006/05/10 21:56:43.979 GMT+2
Etiketak: irteerak | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Please answer this question to add your comment
Zenbat dira hiru gehi bost? (idatzi zenbakia)