Hola kontatu dit amak aitak sarritan kontatutakoa:
Nire aitaren aiton-amonak (aitona Aia jatorrikoa -Manterola), Getariako Elkano kalean "Pelayonekua" jatetxearen jabe ziren. Amona Teresa oso bihotz onekoa izan itxuraz eta beti dena emateko prest egoten zena. Kiebrak jota itxi omen zuten gerran jatetxea. Ba gurera bueltatuz, Pelayo senarrak "beti txibiyak tinta beltziak jaten aspertuta nago oraintxe" esaten omen zion eta egun batean erantzun omen zion Teresa emazteak "nik prestatuko dizkizut goxo-goxuak". Eta hala bururatu zitzaion tipula eta piper berdearekin prestatzea. Hortik dator Txibiak Pelaio erara (Chipirones a lo Pelayo). Data zehatzik ez badakigu ere, 1930.urtearen inguruan asmatuko zuen.
Gero kiebraren ondoren taberna itxi eta errezeta urteetan galduta egon zen. Harik eta Kaiako Mariak berreskuratu zuen arte 1965 urte inguruan. Maria hau orain gutxi zendu da.
2008/02/06 20:39:47.785 GMT+1
Txibiak Pelaio erara
Nork: marije.2008/02/06 20:39:47.785 GMT+1
Etiketak: familia | Permalink | Erantzunak (2) | Errenferentziak: (0)
Erantzunak
Nork: Eneko.2008/02/07 00:55:20.518 GMT+1
http://www.eibar.org/blogak/prospektiba/eu
Nork: luistxo.2008/02/07 08:40:21.564 GMT+1
http://eibar.org/blogak/luistxo