2011/07/21 00:10:45.330 GMT+2

Txepetxekin Galizian

Galizian gaude, udako ikastaro batean Txerra lankidea eta biok. Diskurtsoak (bir)pentsatzen da ikastaroaren gai nagusia. Jarraipen zehatza egiten ari gara twitteren (@lantalan), facebook-en (udalekin) eta apunteak ere ireki ditugu.

Ikastaroan landuko diren gaiak.

Ikusi Egitaraua.

Gaurko izarra Txepetx izan da;  9 urteren ostean lehen hitzaldia eman du propio Galizian.

Guretzat tartetxo bat egin du eta Txerra eta biok elkarrizketa sakona egin diogu (lantalanen eta Udalekinen argitara emango dugu). Oso solasaldi atsegina izan da, goxoa. Txepetx osoa ikusi dugu, interesgarria izan da esan digun guztia.

Bihar eta etzi ere jarraituko dugu ikastaroaren berri zuzenean ematen.

Hitzaldiaren berri: lantalan webgunean.



Marije, Txepetx eta Txerra; Nel Vidal-ek ateratako argazkia.


Txepetx hitzaldia eskaintzen.


Txepetx eta Txerra


Txepetx eta Marije.


Nork: marije.2011/07/21 00:10:45.330 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Please answer this question to add your comment
Zenbat dira hiru gehi bost? (idatzi zenbakia)