2009/04/25 21:32:43.996 GMT+2

Txakurren nagusiak

Txakurrak gustatzen zaizkit baina jabe asko gogaikarriak iruditzen zaizkit. Kalean, zure-bere-nire kalean txiza eta kaka egitera ateratzen dituztenak gorrotatu ere egiten ditut batzuetan.

Ipurterrea ere banaiz, izan, eta txakur-jabe horietako bati, nazkatuta egunero espaloi estuan bi txakurrak "komunera" nola ateratzen dituen ikusita eta kaka bildu gabe etxera sartzen ikusi nuen batean "se te ha olvidado... " esan nion eta berak "perdona es la primera vez..." erantzun zidan.

Hilabete batzuetara bere etxeko bi terrazetako baterazergatik ez zituen ateratzen galdetu nion".
"las terrazas no son para eso...".

Ba herenegun emakume horrek atzetik jarraitu zidan etxeraino eta mehatxu egin zidan. Lurreko kaka ez direla bere txakurrenak ohi eginez, ezetz nik eta uzteko pakean... etxe atariraino sartu eta oso modu bortitzean mehatxuka eta orruka jardun zidan 5-10 bat minutuz. Nire etxetik joateko eskatzen banion ere bera tinko han. Azkenean ama jeitsi zen orruekin bildurtuta eta emakumea pittin bat baretu edo ixildu eta irten zen etxetik.

Arratsaldean udaltzainen etxera joan nintzen kexa jartzea, beldurra nuela gorputzean. Salaketa jartzeko gomendioa egin zidaten baina hori gehiegi iruditu zitzaidan.


Nork: marije.2009/04/25 21:32:43.996 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Please answer this question to add your comment
Zenbat dira hiru gehi bost? (idatzi zenbakia)