Bigarren ikastaroa egin berri dut.
TELP tailerra Valentzian jarri zuten martxan eta orain bizpahiru urte Euskal Herrian ezagutu zen. Bi saiotan hartu dut parte eta gustura aritu naiz. Tartetxo bat hartu eta ea laster kontatzen dudan bertan entzun eta ikasitakoa.
2008-7-11an idatzi nuen goiko paragrafoa.
Gaur, iaz hitzemandakoa bete nahi dut. Hona hemen gogoetarako hainbat esaldi:
Baina ezer baino lehen Leire Narbaizaren kontakizuna oso adierazgarria da. Irakur ezazu.
Gandiagak txorrotx esan zigun:
Ez da ezergatik, baina
galdu den euskara,
pitin bat bada ere,
eskuratuko bada
askotarako eta beharrez
[halabeharrez] askoka
erabili beharko da.
Ez da ezergatik, baina
euskara hil egiten da
berriketetan euskaraz
hitz egiten ez bada.
Ez da ezergatik, baina
isiltzen duzun euskara
hiltzen duzun euskara da.
Hiztunak harremanetan egoteak berez ez dakar gatazka.
Sarritan elkar ulertu nahi izatea da kontua
“Nik bestearen hizkuntza ikasten badut, baina besteak ez badu nirea errespetatzen, bere hizkuntza hitz egitea ez da irekitze keinu bat, mendekotasun eta sumisio keinua baizik”
(“Las identidades que matan”, Amin Maalouf, 1998)
Hizkuntza gatazka sortzen da, mintzakideetako batek ulertzen duenean egoera konpontzeko aukera bakarra berak hitz egiten duen hizkuntza erabiltzea dela.
Hona hemen sei baliabide erosoago sentitzeko:
1. Harreman jokoari buelta eman (aurretik baino zeharka ekin)
2. Sortu den arazoa birkokatu
3. Sintoma errezetatu (altuago hitz egin dezakezu? irainduko nauzu mesedez?, gaztelaniaz hitz egin espero ez dutenean...)
4. Areagotu (Danimarkan erregea barne denak judutar)
5. Ezkutatzekoak direnak esan (orain oso urduri jarriko naiz...)
6. Saihestea saihestu (gertatuko den beldur zaren hori egin...zure kontroletik kanpo dagoelako)
Laster gehiago.
2009/03/04 20:39:55.022 GMT+2
Telp tailerra lagungarri
Nork: marije.2009/03/04 20:39:55.022 GMT+2
Etiketak: euskara | Permalink | Erantzunak (2) | Errenferentziak: (0)
Erantzunak
Eskerrik asko
Estitxu
Nork: .2009/05/26 17:16:33.561 GMT+2
Babes estrategiak erasoei eta deskalifikazioei aurre egiteko teknikak dira. Kritikaren aurreko defentsarako komenigarria da:
1. kontrol emozionala: lasai, erlaxatuta, erasoak ez dizula eragin adieraziz,...
2. Ez sartu inoiz esaten ari denaren edukian, prozesuan geratu.
Lanbroa
Arrazoia pixkat ematea.
... posible da... baliteke
Disko raiatua
Solaskideak behin eta berriz bere eraman nahi gaituenean.
... ulertzen dizut baina... ulertzen dut zure mezua, baina...
Ezezko galdera
Solaskidearen eskari edo kritikari buruz hausnarrarazteko.
...ez zaizu iruditzen?...ez duzu uste?
Argudio sokratikoa
Eskaria neurrigabea denean.
Zertan oinarritzen zara hori esateko?
Esaten duzunaren zein froga duzu? Nola dakizu?
erantzun ondoren
Ze harreman du horrek esan duzunarekin?
Esan duzun horregatik bakarrik?
Baiezko galdera
Konponbideak berari eskatu.
Nola egingo zenuke zuk?
solaskidearen irudimena eta pazientzia agortzea da helburua
Bai, baina nondik hasiko zinateke? Non?, Nola?
Operazionalizatu
jarraituko dut.
Nork: Marije.2009/06/07 21:55:50.455 GMT+2